한국   대만   중국   일본 
France Pre?eren - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

France Pre?eren

Wikipedia, Entziklopedia askea
France Pre?eren

Bizitza
Jaiotza Vrba (en) Itzuli1800ko abenduaren 3a
Herrialdea   Austriar Inperioa
Illyrian Provinces
Habsburgotar monarkia
Heriotza Kranj 1849ko otsailaren 8a  (48 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) ezkongabea
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak esloveniera
alemana
Jarduerak
Jarduerak poeta , abokatua , idazlea eta legelari-poeta
Lan nabarmenak
Influentziak Virgilio , Friedrich von Schlegel , Friedrich Schiller , Johann Wolfgang von Goethe , Luis de Camoes eta Adam Mickiewicz
Mugimendua erromantizismoa

Musicbrainz: fb5b7272-35cd-4aa8-bf1f-4637d0ff194d IMSLP: Category:Prešeren,_France Find a Grave: 7609860 Edit the value on Wikidata

France Pre?eren ( Vrba , 1800ko abenduaren 3a - Kranj , 1849ko otsailaren 8a ) Esloveniako poeta erromantiko handiena izan zen [1] , XIX mendearen lehen aldian bizi izan zena. Eslovenierazko literaturaren aitzindaria izan zen eta hil ondoren herrialdeko kanon literarioa bihurtu zen [2] . Batez ere eslovenieraz idazten zuen, baina alemanez ere bai [3] .

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Vrba herrixkan jaio zen Austria-Hungariako Inperioaren barnean, Karniola Garaia eskualdean. Filosofia ikasi zuen eta ondoren Vienan zuzenbidea. 1828an doktoratu zen eta abokatu izaten saiatu zen baina bere ideia liberalen erruz ez zuen aukerarik izan eta Ljubljanako abokatu talde batetako laguntzaile izatea baino ez zuen lortu. 1846an azkenean Kranjn lortu zuen abokatua izatea baina bi urte beranduago hil zen.

Karniolan bizi zenez, hasieran batez ere karniolartzat hartu zuen bere burua, baina pixkanaka-pixkanaka esloveniar nortasun zabalagoa garatu zuen [4] .

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bere lehenengo poesia Iliriar orria aldizkarian agertu zen 1827an, "Neskatilei" izenburua zuena, ( Dekletom / An die Madchen ).

Poesia gehienak Karniolako erletxoa aldizkariak argitaratu zituen eta 1843tik aurrera "Nekazal eta Artisau egunkaria"-n. 1846an bertan France Pre?eren doktorearen poesiak ( Poezije Doktora Franceta Pre?erna ) argitaratu zuen.

Bere lanik ezagunena Sonetni Venec soneto liburua izan zen.

Onarpena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ljubljanako enparantza nagusiak bere izena darama, Pre?eren enparantza . 1.000 tolaretako billetetan bere aurpegia agertzen zen.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Eslovenieraz) Juvan, Marko. ?op in Pre?eren ali transfer svetovne knji?evnosti na Kranjsko. Ljubljana (argitaratze data: 2011-05-05) (Noiz kontsultatua: 2024-05-08) .
  2. (Eslovenieraz) Bo?i?, Zoran. (2011). ≪Dejavniki literarne kanonizacije v srednje?olskih berilih ? na primeru Pre?erna≫ Jezik in slovstvo 56 (5-6): 3-26. .
  3. (Eslovenieraz) Rozka, ?tefan. (1974). ≪Angle?ki slavist o Pre?ernovih nem?kih pesmih≫ Jezik in slovstvo 19 (8): 324-325. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08) .
  4. (Eslovenieraz) Peru?ek, Rajko. (1901). ≪Pre?eren in Slovanstvo: Z dostavkom uredni?tva = A. A?kerc≫ Ljubljanski zvon (Tiskovna zadruga) 21 (1): 64. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-11-11) (Noiz kontsultatua: 2024-05-08) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: France Pre?eren Aldatu lotura Wikidatan