Wikipedia, Entziklopedia askea
Fozio
(
grezieraz
:
Φ?τιο?
,
Ph?tios
;
Konstantinopla
,
c.
820
- Bordi,
Armenia
,
893ko
otsailaren 6a
)
Bizantzioko
elizgizona eta
Eliza Ortodoxoko
santua izan zen.
Mikel III.ak
Konstantinoplako aitalehen izendatu zuen
858an
, Ignazioren ordez, baina 863an
Nikolas I.a
Aita Santuak eskumikatu eta kargutik bota zuen. Foziok,
867an
Konstantinoplan bildu zen
kontzilioaren
bidez, Aita Santua eskumikatuz erantzun zion (
Fozioren zisma
).
Basilio I.a
enperadoretzara heltzean, kargutik kendu zuen eta berriro Ignazio jarri, eta Konstantinoplako IV. kontzilio ekumenikoak (
869
-
870
) kondenatu zuen. Ignazio hiltzean (
877
), berriro aitalehen izendatu zuten, eta harreman onak izan zituen harrezkero Erromarekin. Hala ere, beti ortodoxiaren aldeko sutsu agertu zen Erromaren aurrean, eta haren jarrera hartu zuten ortodoxoek eredutzat
XI. mendean
eliza ortodoxoa Erromatik banatu zenean. Berak eratu zuen
Zirilo eta Metodioren
misioa eslaviarren artean (
862
-
863
).
Bere obra nagusiak
Myrobiblion
edo
Biblioteka
,
Amphilochia
,
Manikeoen kontra
eta
Izpiritu Santuari buruzko saiakera
dira.