한국   대만   중국   일본 
Foro (internet) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Foro (internet)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau eztabaidagune elektronikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Foro (argipena) ≫.
PhpBB software libreaz eraikitako foro publiko asinkrono bat.

Foroa , interneten , pertsonek gai jakin baten inguruan beren iritziak eman eta argitaratzen dituzten online eztabaidagune asinkronoak dira. Foroak arautuak daude. Maiz, hierarkia bat dute, adibidez, parte-hartzaile arruntak eta foroaren funtzionamendua erregulatzen duten moderatzaileak daude.

Bestalde, aplikazio hauek gaien eta eztabaiden arabera kategorizatuak egon ohi dira.

Foroen sailkapena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Foro babestua (edo pribatua): hemen ezinezkoa da parte hartzea erregistratu gabeko erabiltzaileentzat. Hau da, norbaitek mezuak bidali edo iruzkinak egin nahi baditu, lehenik erregistratu egin behar da. Edo gonbita jaso.
  • Foro publikoa: Foro publikoan edonork parte har dezake erregistratu gabe. Denek irakurri eta bidal ditzakete mezuak.

Foro iraunkorra: gai bat lantzeko mugarik gabe ezartzen dena da.

Komunikazioaren bat-batekotasunari begira, foroak honela sailka daitezke:

  • Sinkrono a. Zuzenean eztabaidatzen denean. Txandaka baina denbora jarraituan.
  • Asinkrono a. Parte hartzaileek beren mezuak argitaratu egiten dituzte eta erantzunak handik ordu edo egun batzuetara jaso daitezke.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]