Food truck
(
euskaraz
"
janari kamioia
"; modu informalean
furgofarra
[1]
) kalean janaria zerbitzatzeko moldatuta dagoen garraiobide bati erreferentzia egiteko erabiltzen den terminoa da. Oro har, janari azkarrari lotuta egoten dira, baina 2009tik aurrera janari landuagoetara pasa zen. Izozkiak, elikagai izoztuak edo aurreontziratuak saltzen dituzte; beste batzuek sukaldeak dituzte ontzian eta janaria zerotik prestatzen dute, edo sukalde komertzial batean prestatutako janaria berotzen dute. Hamburgesak, izozkiak, patata frijituak...saltzen diren janari arruntenak dira. 2010eko hamarkadaren hasieran, jatetxe berrien fenomenoaren erdian,
gourmet
sukaldaritza eskaintzen zituzten janari-kamioiak eta oso ezagunak bihurtu ziren. Janari kamioiak kaleko janari-industriaren osagai garrantzitsuak dira, egunero 2.500 milioi pertsona inguru zerbitzatzen baititu.
Kamioi
hauek mugikorrak izaten dira; hau da, eskaria dagoen tokietan egiten dute lan.
Ameriketako Estatu Batuetan
,
Texasko
janari kamioi estatubatuarraren aitzindaria da. 1866an,
Texasko
abeltzainak,
Estatu Batuetako
armadako bagoi zahar eta sendo bat barruko
apalategi
eta tiraderekin hornitu zuen, eta sukaldeko, elikagaietako eta medikuntzarako tresnez bete zuen
[2]
. Janaria frijole lehorrez, kafez, arto-irinez, oihalez bildutako urdai koipetsuz, txerri gaziz, zezen-okelaz, gehienetan lehorra edo gazia, eta erraz kontserbatzen diren beste elikagai batzuez osatua zegoen. Bagoiak ere ur upel bat eta hondar bat zituen egurra pizteko, elikagaiak berotzeko eta prestatzeko.
Janari-kamioi modernoaren beste senide goiztiar bat bazkariko gurdia da,
Walter Scott
janari-saltzaileak 1872an pentsatu zuen. Scottek leihoak moztu zituen gurdi txiki estali batean,
Providenceko
egunkari baten bulegoaren aurrean aparkatu zuen
(Rhode Islanden)
, eta sandwichak, pastelak eta kafea saldu zizkien kazetariei
[3]
. 1880ko hamarkadan, Thomas H. Buckleyk, kafetegiko mutila, janari kamioiak
Worcesterren
,
Massachusettsen
egiten zituen. Hainbat modelo egin zituen hala nola, Etxe Zuriko Hontza eta Kafea, harraskak, hozkailuak eta sukaldeak barne hartzen zituzten ezaugarriekin osaturik zeuden, baita koloretako leihoak eta beste apaingarri batzuk ere.
AEB
etako hiri handietan, janari-kamioiak, tradizionalki, bidaian zihoan pertsonei janaria azkarra hartzeko baliabidea eskaintzen die kostu txikian. Food truck-ak duen helburu naguasia euskagarritasuna da.
[4]
2011n,
USA
elikagai garestiagoak saltzen dituzten kamioiak ospea irabazten ari zirela
Estatu Batuetan
adierazi zuen. Gourmet kamioi horien menuek sukaldaritza-gama osoa dute, kalitatezko teknika eta janariarekin. Askotan, plater mugatu baina sormenezkoetan zentratzen dira arrazoizko prezioetan, eta bezeroei ezingo luketen elikagaiak esperimentatzeko aukera eskaintzen diete. kamioi bat
hanburgesa
bitxietan espezializatu daiteke, beste batek
otarrain
-biribilkiak bakarrik zerbitza ditzake.
Gourmet
janari-kamioiek esperientzia gastronomikoa eskain dezakete, esperientzia gastronomikoa ohikoagoa bihurtu da, jatetxeen eta janari-kamioien jabeak euren bezeroentzat esperientzia paregabea sortzera bultzatuz. Horrek abantaila bat ematen die gourmet kamioiei beren esperientzia nahi duten edozein tokitara eramateko.
[5]
Janari-kamioien jarraipena sinplifikatu egin da
Facebook
eta
Twitter
bezalako sare sozialekin, non gourmet kamioi gogokoena edozein unetan koka daitekeen, eskaintza bereziei, menuko elementu berriei eta kokapen-aldaketei buruzko eguneratzeekin.
Australian
, janari-kamioiak eskuragarri daude, eta hedabideetan joera ezagun gisa azaltzen dira.
Japonian
, janari-kamioiak, ramen, oilasko frijitua, ogi frijitua, pizza, krepeak eta izozkiak saltzen dituzte.
Hong Kongen
, janari kamioiak kalera ateratzen hasi ziren 2017ko otsailean.
[6]
Hego Korean
, Gobernu nazionalak 2014ko irailean legeztatu zituen janari kamioiak eta orduz geroztik kopuruak etengabe igotzen jarraitu du.
Belgikako
janari-kamioien elkartea egiten ari dira kalean janari kamioiak legeztatzeko.
Brasilen
, janari-kamioiak inauteri garaian eta
futbol
partida, kirol ekitaldi eta kontzertuen amaieran janaria zerbitzatzen zuten kamioiekin hasi ziren. Hala ere, kamioiak gourmet janaria zerbitzatzen hasi zirenean (prezio altuagoekin), janari kamioien moda behera egin zuen.
Kanadan
, janari kamioiak, herrialde osoan daude, eta hainbat sukaldaritza eskaintzen dituzte, gazta ogitartekoak plantxan ogitartekoak barne.
Frantzian
, janari kamioiak ohikoak dira kanpoko merkatuetan, baina jatetxeko kalitatezko janaria saltzen zuten amerikar estiloko kamioiak Parisen agertu ziren lehen aldiz 2012an.
Irlandako
janari-kamioi guztiak
Osasun
Zerbitzu Exekutiboan (HSE) erregistratu behar dira eta
Ingurumen
Osasuneko Arduradunek (EHO) ikuskatzen dituzte.
Mexikon
, 2013tik aurrera janari kamioiak gero eta ezagunagoak dira eta jabeek elkarte bat sortu dute merkataritza sektore honen profesionalizazioa eta hedapena lortzeko.
Erresuma Batuan
, janari-kamioiak merienda-furgoneta edo hanburgesa-furgoneta gisa ezagutzen dira, eta errepidearen alboko bide nagusi ia guztietan aurki daitezke edo oinezkoen biztanleria handia duten guneetan, hala nola, herriko festetan edo hiriguneetan.
Furgoneta
hauek hamaika elikagai motatan espezializa daitezke, hala nola, erroskilak, hanburgesak, chili eta
patata frijituak
, baita janari etnikoetan ere.
- ↑
Furgofarra:
Uda ona izan dugu; festetan jende asko dabil, eta covida eta gero, gehiago
.
(Noiz kontsultatua: 2022-12-18)
.
- ↑
≪American Chuck Wagon Association: Chuck Wagon History≫
americanchuckwagon.org
(Noiz kontsultatua: 2022-10-18)
.
- ↑
(Ingelesez)
Engber, Daniel. (2014-05-02).
≪Who Made That Food Truck?≫
The New York Times
ISSN
0362-4331
.
(Noiz kontsultatua: 2022-10-18)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Study identifies factors that contribute to food trucks' fast spread≫
University of Michigan News
2014-08-16
(Noiz kontsultatua: 2022-10-18)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Gourmet Meals On Wheels≫
www.thefoodygram.com
(Noiz kontsultatua: 2022-10-19)
.
- ↑
(Ingelesez)
CNN, By Kate Springer.
≪Finally, food trucks hit the streets in Hong Kong≫
CNN
(Noiz kontsultatua: 2022-10-19)
.