Wikipedia, Entziklopedia askea
Film-zuzendaria
film
bat egiteko prozesuaren buruan dagoen pertsona da. Bere eginkizunak
gertakizuna
gauzatzea, filmeko alderdi artistikoak eta dramatikoak kontrolatzea eta teknikariak zein
antzezleak
gidatzea dira, azkenean, filmak bere asmoekin bat egin dezan.
Hala ere, zuzendariek ez daukate erabateko kontrol artistikoa bere gain. Eskuarki zuzendariek aukeratzen dituzten
ekoizleek
zuzendariaren lanean mugak jartzen dituzte, bere erabakiek konpainia ekoizlearen interesei kalte egin ez diezaieten. Horrela, batzuetan ekoizleek edozein gauzari
betoa
jartzeko ahalmena daukate, lehendabiziko gertakizunetik filmaren azken erabakietara arte, zuzendariak irizten diona irizten diola.