Fernando Magallaes
[1]
?jatorrizko izen-deiturez
Fernao de Magalhaes
? (
Ponte da Barca
,
Minho
,
Portugal
,
1480ko
udaberria -
Mactan
,
Filipinak
,
1521eko
apirilaren 27a
)
nabigatzailea
,
marinel
a,
militarra
eta
esploratzailea
izan zen.
Karlos I.a Espainiako
erregearen zerbitzura,
Ekialdeko Indi
etara ibilbide berri bat topatzeko asmoz abiatu zen
Sevillatik
1519ko
abuztuaren 10ean
, bost itsasontziko espedizio baten buru, baina itzuli baino lehenago hil zen. Espedizio hartan,
Magallaes itsasartea
aurkitu zuen, eta
Ozeano Atlantikotik
Ozeano Barera
joan zen lehenengo europarra izan zen. Magallaes
Filipinetako
uharte batean hil zen,
Maktan
irlan, hain zuzen ere, indigenekin borrokan zebilela.
Juan Sebastian Elkano
getariarrak hartu zuen haren ordez agintea, eta
1522ko
irailaren 6an
Sanlucar de Barramedara
iritsita Munduari bira ematea lortu zuen.
Nabigazio
hori munduko lehen
zirkumnabegazio
a bilakatu zen.
Fernando Magallaes
Portugal
eko iparraldean jaio zen
1480ko
udaberrian, familia noble batean. Ez dago argi zein den bere jaioterria, eztabaida dago zenbait lekuren artean; hala nola:
Sabrosako Vila
,
Oportoko Se-ko fregesia
,
Vila Nova de Gaia
eta
Ponte de Barca
-ren artean.
Ruy de Magalhaes
eta
Ines Vaz Moutinho
-ren semea zen. Zenbait anai-arreba zituen ere:
Duarte de Sousa
,
Isabel de Magalhaes
,
Genebra de Magalhaes
eta
Aires de Magalhaes
. Haren aita
Ruy de Magalhaes
-ek lortu zuen bere semea
Joan II.a Portugalgoaren
alarguna zen Leonor erreginaren gortean morroi izan zedin. Fernando Magallaesek bi ume izan zituen: bata Rodrigo zen, oso gazte hil zena 1522an, eta bestea Carlos zen, jaiotzerakoan hil zena. Ama, berriz,
Beatriz de Barbosa
zen.
Beraz, bere lehen urteak
Portugalgo
gortean eman zituen, baina, abenturaren irrikaz,
Ekialde Urrunerantz
zihoan espedizio batean hartu zuen parte. Garai hartan, portugaldarrek entzute handia zuten gaur egungo
Malasia
,
Indonesia
eta
Filipina
aldeko lurrekiko harremanetan.
1505eko martxoan,
Indiako Armada
n sartu zen 25 urte zituela. Nahiz eta bere izena kroniketan ez azaldu, bertan zortzi urte igaro zituela jakina da, baita
Goan
,
Cochin
en eta
Quiloa
n ere. Ekintza militar ugaritan parte hartu zuen, baita
Cananor
ren ere, non zauritua izan zen, eta
Diu
ko gudu erabakigarrian ere. Fernandok Espezieriararako (
Molukak
) espedizio bat proposatu zion Portugalgo erregeari, mendebaldetik joango zen bidaia bat, alegia, baina ezetza jaso zuen,
Tordesillasko Itunak
zioenez uharte haiek
Gaztelaren
eremukoak baitziren, eta
Portugalek
ez baitzuen gerra pizterik nahi. Tordesillasko Ituna
1494an
Gaztelak eta Portugalek
aita santuaren
baimenarekin sinatutako akordio bat zen, mundua bitan banatu zuena: alde bat Gaztelarentzat eta bestea Portugalentzat izango ziren.
Alfonso Albuquekoa
gobernadore berriaren zerbitzura, 1511an
Malaka
ren konkistan parte hartu zuen, bere lagun eta lehengusu zenaren
Francisco Serrao
ren eskutik. Hiriaren konkistaren ondoren, adiskideen bideak banatu egin ziren: Magallaes, harrapatutako ondasun guztiekin eta
Sumatra
n erositako esklabu batekin,
Enrique Malakakoa
rekin hain zuzen ere,
Europa
ra itzuli zen.
Magallaesek
Azamorreko Gudua
n (
Maroko
) parte hartu ostean, jada hiri horretan zerbitzatzen ari zela, moroekin ilegalki salerostea leporatu zioten. 1515ean, itsasontzi portugaldar baten tripulazioan parte hartzeko eskaintza egin zioten, baina ezeztatu egin zuen.
Lisboa
ra itzuli zenean, karta berrienak ikasi zituen, eta
Rui Faleiro
kosmografo
arekin batera
Atlantiko
-tik
Ozeano Bare
-ra joateko pasaia bat aztertu zuen.
1517an
,
Sevillan
, Fernando
Juan de Arandarekin
,
Kontratazio Etxeko
faktorearekin, jarri zen harremanetan.
Rui Faleirorekin
batera eta Arandaren laguntzaz,
Karlos I.ari
, Gaztelara iritsi berria zen erregeari, aurkeztu zioten proiektua. Proposamenak arrakasta handia lortu zuen, Portugalekin haserretzeko beldurrik gabe, Espezieriara joateko aukera zabaltzen baitzion Gaztelari eta horrek, seguruenik, aberastasun eta ohore handiak ekarriko baitzizkion monarkiari.
1518ko
martxoaren 22an
, Karlos I.ak Magallaesekin eta Faleirorekin kapitulazioak egin zituen
Valladoliden
; bi portugaldarrek Espezieriarako espedizioa zuzenduko zuten, betiere Tordesillasko Itunak zioenaren barnean. Erregeak, trukean, hau eskaini zien:
- 10 urterako monopolioa deskubrituko zuten bide horretan.
- Aurreratu eta gobernadore izendapenak, aurkitutako uharte edo lurralde horietatik ateratako irabazien %5 beraientzako izango zelarik.
- Bidaiaren irabazi garbiaren %5.
- Ondorengo bidaietan, merkaderietan 1.000 dukat eramateko aukera, ateratako %5 soilik ordainduko zutelarik.
- Bakoitzak uharte bana izango zuen, aurkitutako 6 aberatsenak kanpo geratzen zirelarik, baina horietan ere onuren hamabosten bat jasoko zuten.
≪
|
...E acatando la voluntad con que os abeis movido a entender en el dicho descubrimiento por Nos servir, al servicio que Nos dello rescibimos e nuestra Corona Real ser acrecentada, e por el travajo e peligro que en ello abeis de pasar, en rremuneracion dello, es nuestra merced y voluntad y queremos, que en todas las yslas e tierras que vosotros descubrierdes vos haremos merced, e por la presente vos la hazemos, que de todo el provecho e ynteresse que de todas las tierras e yslas que ansi descubrierdes asi de rrenta como de derechos como de otra cualquier cossa que a Nos se siguiere en cualquier manera, sacadas primero todas costas que en ella se hisieren ayais y lleveis la veintena parte, con el titulo de nuestros adelantados e governadores de las dichas tierras e yslas, vosotros e vuestros hijos e herederos de juro, para siempre jamas, con que quede para Nos e para los Reyes que despues de Nos vinieren la supremera e seyendo vuestros hijos y herederos naturales de nuestros Reinos, e casaddos en ellos, con que la dicha governacion y titulo de adelantados despues de vuestros dias quede en un hijo heredero, e dello vos mandaremos despachar vuestras cartas e privilegios en forma...
|
≫
|
Horrela zioen akordioak. Espedizioa Gaztelako Koroak finantzatuko zuen, eta bi urterako hornitutako bost ontzi joango ziren.
Koroak gogo handiz hartu zuen proposamena,
1500ez
gero, Espezietarako Uhartetara joateko ahalegina egitekotan baitzebilen.
Mila arazo izan ziren prestaketan: diru falta, espedizioa bertan behera utz zezaten Portugalgo erregeak egin zituen ahaleginak (erregeak espedizioko partaideak kartzelaratzea nahi zuen), Faleiroren eta Magallaesen arteko haserreak... Hala ere, espedizioak aurrera egin zuen.
Juan Rodriguez de Fonseca
gotzainak
Kristobal de Haro
merkatariak kostuaren bostena jartzea lortu zuen, eta Faleiro, haserre haien ondorioz, ez zen orduko hartan joango. Faleirorekin harremana hautsi ostean, Magallaesek
Sevilla
ra joateko erabiliko zituzten itsasontziak prestatzen joan zen. Tripulazioan jatorri anitzeko marinelak zeuden, eta horietako asko portugaldarrak eta euskaldunak ziren. Lehenengoen artean, honako hauek zeuden:
Mezkitako Alvaro
, Magallaesen lehengusu-anaia zena;
Duarte Barbosa
, Magallaesen emaztearen lehengusua zena;
Juan Serrano
,
Francisco Serrao
ren anaia edo lehengusua zena eta
Esteban Gomez
. Horietaz gain, Magallaesen esklabu zen
Enrique Malakakoa
ere bertan egon zen.
Antonio Pigafettak
,
geografo
eta
kronista
veneziarrak, bidaiaren eguneroko oso bat idatzi zuen, eta honen arrazoia zera izan zitekeen:
Europa
ra birizik itzuli zen bakarrenetarikoa izatea.
1519ko
irailaren 20an
,
Sanlucar de Barramedatik
(
Espainia
) irten zen, 5 ontziz osatu espedizioan:
Trinidad
,
Victoria
,
San Antonio
,
Concepcion eta Santiago
zuten izena eta Magallaes lehenengoan joan zen.
Victoria
izango zen itzultzea lortuko zuen bakarra.
Ontzia
|
Tripulazioa
|
Tonelajea
|
Trinidad
|
110
|
55
|
San Antonio
|
120
|
60
|
Concepcion
|
90
|
45
|
Victoria
|
85
|
42
|
Santiago
|
75
|
32
|
TOTALA
|
480
|
234
|
1522an
Sevillara
iritsitako
Victorian
etorri ziren 18 gizonak
Izena
|
Postua
|
Joan Sebastian Elkano
(Getaria)
|
maistrua
|
Francisco Albo (Axio)
|
pilotua
|
Miguel Rodas
|
pilotua
|
Juan Akurio
(Bermeo)
|
kontramaisua
|
Antonio Lombardo (Pigafetta) (Vicenza)
|
supernumerarioa
|
Martin Judicibus (Genoa)
|
ontziburua
|
Hernando Bustamante (Alcantara)
|
marinela
|
Nicholas edo Grego (Napoli)
|
marinela
|
Miguel Sanchez (Rodas)
|
marinela
|
Antonio Hernandez Colmenero (Huelva)
|
marinela
|
Francisco Rodrigues (Sevillako portugaldarra)
|
marinela
|
Juan Rodriguez (Huelva)
|
marinela
|
Diego Carmena
|
marinela
|
Hans (Akisgran)
|
artilleroa
|
Juan Arratiakoa
(Bilbo)
|
marinela
|
Vasco Gomez Gallego el Portugues (Bayona, Galiza)
|
marinela
|
Juan de Santander (Cueto, Kantabria)
|
ontzimutila
|
Juan Zubileta
(Barakaldo)
|
morroia
|
Kanariar uharteetan gelditu ondoren,
Cabo Verde
eta
Sierra Leona
paretik pasatu eta,
abenduaren 13an
, gaurko
Rio de Janeiro
ukitu zuten. Hegoalderantz jarraitu zuten,
Rio de Platatik
pasa (
1516an
,
Juan Diaz de Solisen
aurkituta zuen hau) eta,
1520ko
martxoan,
San Julian badiara
iritsi ziren, pasabideren bat aurkituko zuelakoan esploratzeari emanez. Negua gerturatzen ari zitzaiela eta, Fernandok bertan geratzea pentsatu zuen udaberrira arte. Ez ziren Moluketara iritsi, ingurua desatsegina zen eta nabegazioaren baldintzak ez ziren onak, beraz, honek guztiak tripulazioan atsekabea sortu zuen.
Paraje beldurgarria zen hura eta janaria neurriaren neurriz zegoen. Tripulazioa haserre zegoen eta itzultzeko nahia nabaria zen.
Concepcion
eko kapitaina zen
Gaspar de Quesada
eta
Juan de Cartagena
,
San Antonio
ko buru izandakoak Magallaesen aurkako konspirazio bat zuzendu zuten. Hiru ontzitan zabaldu zen mutina, baina Magallaesek lortu zuen itzaltzea. Kapitainetako bat hil egin zuten eta besteak, berriz, epaitu egin zituzten; Quesadari heriotza-zigorra esleitu zioten eta Juan de Cartagena kostan abandonatu zuten.
Gertaera horren ondoren,
1520an
,
Magallaes itsasartea
izango zenera ailegatu ziren. Arrisku galanta izan zen hura, eremu hori oso korapilatsua baitzen. Ontzi bat zihoan aurrean biderik hoberena aurkitu nahian; ondoren, besteen bila itzultzen zen eta ezaguna zuen bide hori erakusten zien. Azkenean, lortu zuten laberinto hartatik ateratzea eta
Ozeano Barerantz
joan ziren; horrela deitu zion eta inongo ekaitzik ez zutelako aurkitu jarri zioten izen hori. Pixkanaka,
Hegoaldeko Itsasoa
, aurrez eman zitzaion izen zaharra, ahazten joan zen.
Magallaes itsasartearen eta
Moluka uharteen
bitarteko bidea egiten emandako hiru hilabetean, ez zuten lur izpirik aurkitu eta gosea eta eskorbutoa nagusitu zen tripulazioan. Ura usteldu egin zitzaien eta, penalidade hartan, arratoi bat ondare preziatua zen jakirik gabeko gizarte harentzako.
Eskorbutoaren
aiumak entzuten ziren nonahi eta gizonezko haiek biguindutako larrua edo zerrautsa jatera iritsi ziren.
Azkenean,
1521eko
martxoan, Magallaesen zori txarrak atseden hartu zuen, uharte bat aurkitu zuenean. Neka-neka egindako marinelek deskantsatzeko eta jakiak biltzeko aprobetxatu zuten gune hura eta, harrituta geratu ziren bertako indigena ugari gerturatu zitzaizkienean, bisitarientzako opariak ekarriz.
Moluketan,
Ekialde Urrunera
iritsi zirela ohartu ziren,
Kristobal Kolonen
proiektua burutuz. Zoritxarrez, Filipinetako
Maktan
irlan
Lapu-Lapu
buruzagiaren indigenekin izandako borroka batean, Magallaes hil zen.
Magallaesen heriotzaren ostean, expedizioko kideek
Concepcion
erretzea erabaki zuten, geratzen ziren bi itsasontzietan banatuz.
Trinidad
itsasontziko kapitain
Gonzalo Gomez de Espinosa
izendatu zuten, eta
Victoria
itsasontziarena aldiz,
Juan Sebastian Elkano
.
Juan Sebastian Elkano
gipuzkoarra jarri behar izan zuen espedizioaren buru eta, bere agindupean,
Borneoko
indigenekin harreman ona izan zuten eta biltegi bat ezartzea lortu zuten. Baliabiderik gabe eta barku bakar batekin, itsasgizonek itzultzeko bidaiari ekin zioten, portugaldarren bidetik, hori baitzen bide ezagunena; haien ihesi ibili behar izan zuten, ezkutuan jana aurkituko zuten lurrak bilatuz eta portugesen portu eta flotei alde eginez.
Ozeano Indikoa
gurutzatu eta
Afrika
ri itzulia eman ostean,
Juan Sebastian Elkano
k globoaren lehen
zirkumnabegazio
a gauzatu zuen. Hau garai hartan lorpen handia zen.
1522ko
uztailean, espedizioa
Sevillara
iritsi zen ontzi bakar batekin:
Victoria
. Sevillara iristeko gogo handia zuenez, ez zen gelditu ere egin Sanlucar de Barramedan. Denera, 216 gizon hil ziren bidaian eta 18 bakarrik itzuli ziren. Haietako bat zen Elkano.
Trinidad
ontziko tripulazioko 55 kideetatik, berriz, 4 biziraun zuten eta
1525an
iritsi ziren, beste bide batetik.