Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Lazaro Carreter
(
Zaragoza
,
1923ko
apirilaren 13a
-
Madril
,
2004ko
martxoaren 4a
)
espainiar
hizkuntzalaria izan zen.
Salamancako
eta
Madrilgo Unibertsitate Autonomoko
katedraduna izan zen. Irakasle laguntzaile eta irakasle bisitari izan zen
Europa
eta
Estatu Batuetako
hainbat unibertsitatetan.
1972az
geroztik,
Espainiako Errege Akademiako
(
Real Academia Espanola, RAE
) kide izan zen eta,
1991tik
1998ra
bitartean, bi aldiz aukeratu zuten akademiako zuzendari. Kargu horretan jardun zen urteetan, aldaketa handia izan zuten Akademia barruko lanek, ikerketa lexikografikoak eta hiztegi berriak sortzeko datu-base informatikoen erabilera bultzatu baitzen, besteak beste.
Haren lanen artean, honakoak aipagarriak dira:
Como se comenta un texto literario
(
1957
,
Nola egin literatura-testu baten kritika
);
Diccionario de terminos filologicos
(
1963
,
Hitz filologikoen hiztegia
);
Estilo barroco y personalidad creadora
(
1966
,
Estilo barrokoa eta nortasun sortzailea
);
Lazarillo de Tormes en la Picaresca
(
1973
,
Tormesko itsumutila Pikareskan
);
Estudios de poetica
(
1976
,
Poetika-ikerketak
);
Estudios de Linguistica
(
1980
,
Hizkuntzalaritza-ikerketak
).
1997an
El dardo en la palabra
(
Gezia hitzean)
liburua argitaratu zuen, gaur egungo
espainieraren
erabileran aurkitzen diren aldrebeskeriei buruz hainbat egunkaritan idatzitako artikuluen bilduma, irakurleen artean arrakasta handia izan zuena. Espainian eta nazioartean sari ugari irabazi zituen.