Felix Inurrategi Iriarte
(
Aretxabaleta
,
Gipuzkoa
,
1967ko
apirilaren 1a
-
Gasherbrum II
mendia,
2000ko
uztailaren 28a
) euskal alpinista izan zen.
Alberto Inurrategi
anaia gazteagoarekin batera mendigoizaleen artean eta mundu mailan oso bikote ezaguna osatu zuen urteetan zehar
1990eko hamarkadan
, zoritxarreko istripu batek
Pakistango
iparraldean heriotza ekarri arte,
Euskal Herrian
oihartzun handia izan zuena.
Lehen bertso eskoletako ikasleak Manuel Olaizola 'Uztapide' bertsolariarekin, 1983ko maiatzaren 14an. Felix Inurrategi maisu zaharraren atzean, lehen lerroan.
1988ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Felix Inurrategi
1967ko
apirilaren 1ean jaio zen
Aretxabaletan
.
Bertsotan
trebea zen.
[1]
Atarrabian
nekazaritza alorreko
ingeniaritza
-ikasketak bete zituen. Halaber,
bertsolaritzan
ere trebezia erakutsi zuen nerabetan.
Felixek, anaia Albertok bezala, mendia gustuko zuen eta "
Murrukixo Mendizale Elkartea
"rekin ibiltzen hasi zen. Ondoren, Albertorekin batera eskalada eta mendian Euskal Herritik kanpo ere ibiltzen hasi zen.
Europan
,
1987
eta
1988
artean
Alpeak
ezagutu zituzten, eta gero
Ipar Amerikara
abiatu ziren:
Yosemite Parke Nazionala
izan zen hurrengo deskubrimendua anaientzat,
1989an
:
El Capitan
(
The Nose
,
Zodiac
eta
Lurking fear
bideak) eta
Half Dome
(
Regular
bidea) mendiak.
AEBetatik
Himalaia
aldera egin zuten azkenik, eta
1990ko
irailaren 29an
igo ziren
Pumori
tontorrera (7.161 m), kataluniar talde batekin batera. Hurrengo urtean,
Makalura
igo ziren bi anaiak Kukuczka bidetik
Felipe Uriarterekin
.
1992an
,
Everestera
iritsi ziren, munduko sabaira, hegoaldeko ohiko bidetik eta oxigeno gehigarririk gabe. Urte bat geroxeago,
K2
mendira igotzen saiatu ziren, ipar ertzetik, arrakasta barik.
1994an
lortu zuten "mendi basati"-ra heltzen, Cesen bidetik,
Juanito Oiarzabalekin
batera, besteak beste.
1995ean
bi tontor erdietsi zituzten ohiko bidetik bi asteko tartean:
Cho Oyu
eta
Lhotse
.
1996an
ere binaka igo zituzten, britainiarren bidetik kasu bietan:
Kanchenjunga
Juanitorekin eta
Shishapangma
Josu Bereziartuarekin
.
1997an
,
Broad Peakera
eskalatu zuten ohiko bidetik, bide berri bat zabaltzen saiatu ostean. Urte hartan bertan
Aoraki
/
Cook mendia
igo zuten (
Zeelanda Berria
),
"Al filo de lo imposible"
telebistako saioarekin. Negu hartan, birritan saiatu ziren Manaslura igotzen, bietan lortu ez zuten arren.
1998an
, ahalegin handiarekin,
Dhaulagiriko
tontorrera iritsi ziren, Oiarzabalekin batera. Urte berean, Gyala Bari zazpimilakora saiatu ziren igotzen, alferrik.
1999ko
uztailean,
Nanga Parbat
mendian, bi anaiek parte hartu zuten mendizale kolonbiar baten erreskatean, tontorrera egun batzuk geroago igo baino lehen.
[2]
Hori dela eta,
Gipuzkoako Foru Aldundiak
omendu zituen.
2000ko
udaberrian, azkenean,
Manasluko
gailurrera heldu ziren. Hamabi
zortzimilako
igotzea lortu zuen, azkena
Gasherbrum II
izan zen urte hartako
uztailaren 28an
. Baina tontorretik jaisten ari zela, 400 metrotik behera amildu zen eta bertan hil.
[3]
Haren gorpua Gasherbrum IIn bertan dago.
1995,
Aiurri
Honako hauek dira Felixek igo zituen
zortzimilakoak
:
≪
|
Irratiak eman zuen
elur-jauzien abisu,
baina zuk ametsarekin
horrenbeste konpromisu
bazendun, ta holakotan
egoskor bat dirudizu;
aurrera segiko zendun,
beti egin dezu berdintsu.
Bizitzan ilusioa
herioren paradisu;
gero arte esaten ere
ez didazu utzi, aizu;
ta zuri azken hitz batzuk
esan nahiean naukazu,
karta bat egingo dizut,
akaso jasoko dezu.
|
≫
|
- 2020an
, Felixen heriotzaren 20. urteurrenean, "Inurrategi anaiak" izenburuko komikia kaleratu zuten omenaldi gisa, biografiaren errepaso zabala eginda.
[5]
- "Bihar ere argituko dik, Felix" (Alberto Inurrategi, Asier Aranguren eta Andoni Egana,
2001
).
- "Patagonia. Haizearen orratzak" (Alberto Inurrategi, 2001).
[6]
- "Hire Himalaya" (Alberto Inurrategi,
2003
).
- "Gure Himalaya" (Alberto Inurrategi,
2004
).