Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipe Alfau
(
Bartzelona
,
Katalunia
,
1902ko
abuztuaren 24a
-
New York
,
AEB
,
1999ko
martxoaren 12a
) katalan idazlea izan zen.
Bere familiak
1916an
emigratu zuen Estatu Batuetara. Feliperen aita bidaiazalea zen, eta Katalunia,
Madril
,
Salamanca
eta
Euskal Herrian
bizi izandakoa zen. Madrilgo eta Euskal Herriko egonaldiak, esaterako, lehen eleberriko hainbat pasartetan azaldu zituen Felipek, baina sorlekua behin bakarrik bisitatu zuen,
1959an
. Ikusi zuena, ordea, ez zetorren bat oroimenean gordetzen zuenarekin, eta atsekabe handirik gabe itzuli zen New Yorkera.
Estatu Batuetan musika ikasi zuen, eta haren aitak sortu eta New Yorken
espainieraz
argitaratzen zen
La Prensa
egunkariko musika-kritikaria izan zen. Gero itzultzaile gisa ere lan egin zuen New Yorkeko banku batean. Idazteko ingelesa erabiltzea eta, dirua irabazteko ametsak bultzaturik, literatura lanbidetzat hartzea erabaki zuen; horrela sortu zen Rhea Wellsen 17 irudiz hornituriko
Old tales from Spain
(1929,
Espainiako ipuin zaharrak
).
1936an
argitaratu zen lehen aldiz
1928an
idatzitako
Locos. A comedy of gestures
(
Locos. Keinuen komedia
). Hirugarren eta azken eleberria,
Chromos
, 1948an idatzi zuen, baina 1990eko hamarkadara arte ez zen argitaratu. Poesia ere idatzi zuen espainieraz, baina oraindik argitaratu gabe dago.