Wikipedia, Entziklopedia askea
Falling Down
(
euskaraz
Amilduz
)
1993ko
Joel Schumacher
estatubatuar
zinema zuzendariaren
ekintza
filma bat da.
Michael Douglas
,
Robert Duvall
,
Barbara Hershey
,
Rachel Ticotin
,
Frederic Forrest
eta
Tuesday Weld
aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak protagonistaren gainbehera mentala adierazten du eta
London Bridge Is Falling Down
("Londresko Zubia Erortzen Ari Da") ingeles sehaska kanta eta doinu herrikoi ospetsutik hartua dago, filman zehar maiz entzun daitekelarik.
1993ko
Canneseko Zinemaldian
Urrezko Palmaren
izendapena jaso zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Los Angeles
hirian bereziki bero kiskalgarria egin duen egun batean auto iladak sortu dira, haietako batean ordurarte hiritar arrunt, lasai eta orekatua zirudien William Fosterek (
Michael Douglas
) bapateko krisialdi mentala jasan eta bere alde bortitz eta suntsitzaileena piztu zaio, inguruan duen edonorren aurka joko duelarik. Bill Foster eguneroko frustrazioak nola edo hala gainditzen saiatzen den gizon arrunta da, bere asmo bakarra etxera lehen bai lehen itzultzea delarik. Hiriko polizia saileko Martin Prendergast sarjentua (
Robert Duvall
) gizon honen oldarkeria eta bortizkeriari amaiera jartzen saiatuko da.