Wikipedia, Entziklopedia askea
Felix Houphouet-Boigny
(
Jamusukro
,
Boli Kosta
,
1905eko
urriaren 18a
-
Abidjan
,
1993ko
abenduaren 7a
)
politikaria
izan zen. 1960-1993 bitartean, Boli Kostako izan lehendakaria izan zen.
1905ean
jaio zen
Jamusukron
,
baule
etniako familia aberats batean. Hogei urterekin medikuntzan lizentziatu zen eta bere lanbidean aritu zen
1940ra
arte
Abidjanen
. 1944an politika munduan murgiltzen hasi zen. Urte horretan Afrikako Nekazarien Sindikatua sortu zuen nekazarien interesak Frantziako administrazioak jarritako metodoen aurrean defenditzeko asmoz.
[1]
Frantziako Nazio Biltzarreko
kidea izan zen
1946
-
1949
bitartean. Bake bidez Boli Kostaren
independentzia
lortu nahi zuen Frantziarengandik, eta Frantziako Errepublikako ministroa izan zen zenbait aldiz (1957-1959 bitartean). Independentzia lorturik, Boli Kostako lehendakari hautatu zuten 1960an, eta geroztik berriro hautatua izan zen aldi guztietan; beraz, lehendakari zela hil zen.