Syriza
(
grezieraz
Συνασπισμ?? Ριζοσπαστικ?? Αριστερ??, Synaspismos Rhizospastikis Aristeras) edo
Ezker Erradikalaren Koalizioa
Greziako
alderdi politiko
ezkertiar
bat da, hasieran
alderdi politiko
ezberdinen koalizio gisa sortua. Bere izena
ΣΥΡΙΖΑ
gisa laburtzen da eta honek σ?ρριζα,
syrrhiza
gisa ahoskatzea dakar, "sustraietara" esan nahi duena. Bere lider parlamentarioa
Alexis Tsipras
da, lehen
Synaspismos
alderdiko presidentea, koalizioko alderdirik handiena. Guztira 13 alderdik osatzen dute, guztiak politikoki independienteak.
Sozialdemokraziatik
maoismo
,
troskismo
edo
eurokomunismora
doazen taldeak daude bertan.
Koalizioa AKOA, DIKKI, DEA, Herritar Aktiboak, KEDA, Kokkino, KOE, Xekinima, Greziako Ekosozialistak eta Synaspismos alderdiek sortu zuten, hala ere,
2010ean
koalizioko kontserbadore talde batek
DIMAR
alderdia sortu zuen, Syrizatik bereizita
[1]
.
- Herritar Aktiboak
(Ενεργο? Πολ?τε?):
sozialdemokrazia
,
abertzaletasuna
- Talde Politiko Antikapitalista
(ΑΠΟ):
komunismo
,
troskismo
- Greziako Ekosozialistak
:
eko-sozialismoa
,
ezkerreko ekologia
- Mugimendu Sozial Demokratikoa
(DIKKI): ezker nazionalismoa,
sozialismoa
,
euroeszeptisimoa
- Nazioarteko Langile Ezkertiarrak
(DEA): sozialismo iraultzailea, komunismoa, troskismoa
- Ezkerreko Akzio Batasunaren aldeko Mugimendua
(KEDA): komunismoa
- Roza Ezker Erradikaleko Taldea
- Erradikalak
(Ριζοσπ?στε?):
sozialdemokrazia
,
abertzaletasuna
- Gorriak
(Κ?κκινο): komunismoa, troskismoa.
- Ezker Ekologista Komunistaren Berrikuntza
(AKOA): sozialdemokrazia,
eurokomunismoa
, politika berdea
- Synaspismos
(SYN): sozialdemokrazia, ekosozialismoa, eurokomunismoa, ingurumen politikak,
feminismoa
- Mugimendu Unitarioa
, sozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa
- eta beste talde ezkertiar txikiago batzuk.
Syriza ofizialki
2004an
sortu zen hauteskunde legislatiboetan parte hartzeko, baina sorrerarako lehen pausoak
2001ean
egin zen "Ezkerreko Ekintza Batasunerako eta Elkartzeko Hitzaldietarako Espazioa"n eman ziren (grezieraz: Χ?ρο? Διαλ?γου για την Εν?τητα και Κοιν? Δρ?ση τη? Αριστερ??). Bertan parte hartu zuten taldeek ideologia eta historia ezberdina zuten baina
1990ko hamarkadan
hainbat gaietan elkarturik agertu ziren, adibidez
Kosovoko gerra
,
pribatizazio politika
edo eskubide sozial eta politikoen aldeko mugimenduetan. Espazio honetan argi ikusi zuten parte-hartzaileek hiru gai ezberdinetan lan egin ahal zutela:
- Pentsioen erreformaren aurkako eraso neoliberala salatzen
- Legislazio anti-terroristaren aurkakotasuna
- Genoan
2001ean
egon zen nazioarteko manifestazioaren prestakuntza lanetan.
Espazio hau berez ez zen talde politiko bat, baizik eta alderdi politiko ezberdinen arteko lanerako gune bat. Hala ere 2002an bertan parte hartu zuten batzuek aliantza elektoralak jarri zituzten abian.
Manolis Glezosek
Atenas-Pireo
goi-prefekturarako aurkeztutakoak arrakasta izan zuen. Gune honetatik ere
Greziako Foro Soziala
hasi zen,
Europako Foro Sozialaren
ataletako bat.
Alexis Tsiprasek
, alderdiaren buruzagia
2007tik
, urte gutxitan bozen % 3tik (
2004
) jasotzetik % 26,89 jasotzera (
2012
) iritsi zen eta taldearen erreferentzia bilakatu zen
[1]
.
Izan ere,
Greziako
betiko alderdien aurkako gorrotoak, krisiak sortutako ezinegonak eta Europak herrialdeko politika eta gizartean egindako esku hartzeak eragina izan zuten alderdiak gora egiten laguntzen. Oposizioko alderdi nagusia bilakatu zen eta gero eta gertuago zegoen Greziako presidentetzatik
[1]
.
Alexis Tsiprasen
arabera,
Europan
hiru aukera politiko zeuden:
Alemaniak
bultzatutako austeritatea,
faxismoa
(alderdi ultraeskuindarrek hartutako indarrarengatik, Grezian bereziki,
Urrezko Egunsentia
eskuin muturreko alderdiak) eta Herriek osatutako Europa
[1]
.
Hiru helburu nagusi ditu
[1]
:
- “Europa birsortzea” eta “finantza botereak, herrien benetako etsaiak, suntsitzea” da, gobernuan ez egon arren dena erabakitzen dutelako.
- Angela Merkelek
herrialdearekiko erakutsitako jarrera kritikatu ohi du.
- Europako herrialdeek nortasun nabarmenagoa izatearen alde dago.
Syriza eta
Podemos
fenomeno politiko moduan eta programetan dituzten antzekotasunengatik (zorra berrantolatu, erretiroa hartzeko adina jaistea eta gastu publikoa handitzea) askotan alderatu dituzte. Gainera,
2014ko
urrian,
Pablo Iglesiasek
eta
Alexis Tsiprasek
ekitaldi politiko batean parte hartu zuten eta greziarraren ustez “
Podemos
Europako Syriza berri batean bihur liteke, Syriza espainiarrean”
[1]
.
Greziako parlamenturako hauteskundeak
[2]
Urtea
|
botoen %a
|
legebiltzarkideak
|
2004ko Greziako hauteskundeak
|
%3,3
|
6 (300etik)
|
2007ko Greziako hauteskundeak
|
%5,0
|
14 (300etik)
|
2009ko Greziako hauteskundeak
|
%4,6
|
13 (300etik)
|
2012ko maiatzeko Greziako hauteskundeak
|
%16,8
|
52 (300etik)
|
2012ko ekaineko Greziako hauteskundeak
|
%26,9
|
71 (300etik)
|
2015eko urtarrileko Greziako hauteskundeak
|
%36,3
|
149 (300etik)
|
SYRIZAk aulki bat du
Europako Parlamentuan
eta bere ordezkaria
Nikos Hountis
da.