Eva Bonnier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Bonnier

Bizitza
Jaiotza Stockholm 1857ko azaroaren 17a
Herrialdea   Suedia
Heriotza Kopenhage 1909ko urtarrilaren 13a  (51 urte)
Hobiratze lekua Mosaic Cemetery, Northern Cemetery (en) Itzuli
Familia
Aita Albert Bonnier
Ama Betty Bonnier
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Royal Institute of Art (en) Itzuli
ecole d'art d'August Malmstrom (en) Itzuli
Fruntimmersavdelningen vid Kungliga Akademien (en) Itzuli
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Stockholm
Lan nabarmenak
Kidetza Grez colony (en) Itzuli
Mugimendua inpresionismoa
Genero artistikoa erretratua

Eva Fredrika Bonnier ( Stockholm , 1857ko azaroaren 17a - Kopenhage , 1909ko urtarrilaren 13a) suediar margolari eta filantropoa izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Stockholmen jaio zen bere aita Albert Bonnierrek 1837an sortutako argitaratzaile-familia nabarmen batean. Eva Bonnierrek August Malmstromekin margolaritza ikasi zuen eta Stockholmeko Suediako Errege Akademiako emakumeen saileko ikaslea izan zen 1878an. Bere beste ikasle eta lagun batekin, Hanna Hirsch -ekin batera, Parisera bidaiatu zuen 1883an, eta bertan egon zen 1889ra arte. Bere margolanak Musika (1889) ohorezko aipamena jaso zuen Parisko erakusketan . 1889an Suediara itzuli ondoren, margolari gisa jardun zuen 1900. urte ingurura arte. Bere lan gehienak erretratuak izan ziren, hala nola Lisen Bonnierrena, bere koinatarena; Hjalmar Lundbohm industriagizon eriondoa, Moritz Rubenson politikaria, Carl Jonas Meijerberg hezitzailea edo Oscar Levertin poeta. Bere lanetako batzuk Suediako Museo Nazionalean daude.

1900. urtetik aurrera Bonnierrek margolaritza utzi eta filantropiari eskaini zion bere burua, oinordetzan jasotako aberastasunari esker. Stockholm apaintzeko fundazio bat sortu zuen, eta lehen urteetan margoak eta eskulturak finantzatu zituen erakunde eta toki publikoetarako, hala nola Suediako Liburutegi Nazionala edo Stockholmeko Unibertsitatea , hiriko hainbat eskolaz gain. Fundazioa aktibo dago oraindik.

Eva Bonnierrek maiz depresioak jasan zituen eta azkenean bere buruaz beste egiten amaituko zuen 1909an.

Lan nabarmenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Gynning, Margareta: Det ambivalenta perspektivet: Eva Bonnier och Hanna Hirsch-Pauli i 1880-talets konstliv , Stockholm, Bonnier, (diss. Uppsalako Unibertsitatea), 1999.
  • Hedberg, Tor: "Bonnier, Eva Fredrika", Svenskt biografiskt lexikon , 5, or. 436@?438.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]