Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Oharra:
Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen
.
Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eutanasiari buruzko araudiak munduan
Eutanasia
(
antzinako grezierazko
ε?,
eu
, "on", eta θ?νατο?,
thanatos
, "heriotza" hitzetatik)
[1]
mina eta
sufrimendua
amaitzeko eragindako
heriotza
da, bereziki gaixotasun edo elbarritasun baten ondorioz. Helburua bizitza sufrimendurik gabe amaitzea du. Gai eztabaidatsua da,
etikaren
nahiz
erlijioaren
aldetik.
Badaude herrialdeen araberako
legeak
eutanasia arautzen dituztenak. 2021ean, legala da Belgika, Kanada, Kolonbia, Luxenburgo, Herbehereak, Espainia, Zeelanda Berria eta Australiako estatu batzuetan (Queensland, South Australia, Tasmania, Victoria eta Western Australia).
Eutanasia hainbat modutan klasifikatzen da: zuzena edo zeharkakoa
medikua
ren ekintzen arabera, eta borondatezkoa edo nahi-gabekoa gaixoaren nahiaren arabera.
[2]
Eutanasia hitza
latin
etik eratorritako kontzeptu zientifikoa da e
uthanasia
/eut?anas?a/, eta hau greziarretik ε?θανασ?α /eu?θa?asia/, ε? /eu?/ ‘ona’, ‘normala’ aurrizkiarekin osatua; θ?νατο? /θanatos/ ‘heriotza’ hitza eta ~σ?? /~siaː/ atzizkiarekin 'kualidadea'.
[3]
Etimologikoki, eutanasiak heriotz atsegina edo beste pertsona batek eragindako sufrimendurik gabeko heriotza esan nahi du.
Kakotanasiaren
antonimoa
da.
Eutanasia moten egoera legalaren mapa-mundia, ingelesez (eguneratua).
- Zuzeneko eutanasia:
Medikuak gaixoaren bizia akabatu nahi duenean gertatzen dena. Bi forma dira posible:
- Aktiboa:
Farmakoak
hornitzen dizkionean gaixoari edo edozein motatako
interbentzioa
gauzatzen denean heriotzaren helburuarekin.
- Eutanasia pasiboa ematen da medikuak heriotza elikatzeari , farmakoak hornitzeari edota interbentzioak gauzatzeari uzten dionean heriotza gauzatzearen helburuarekin. Prozedura hau bizitza luzatzeko tratamendua alferrikakoa bihurtzen denean egiten da.
- Zeharkako eutanasia:
Gaixoa
ren heriotza nahi-gabe gauzatzen denean ematen da. Eutanasiaren definizioaren arabera ez litzateke eutanasia izango, ezinbestekoa baita praktika honetarako nahitako heriotza izatea. Dena den, kasu batzuetan nahi
terapeutiko
a duten tratamendu bortitzek eragin dezakete zeharkako eutanasia.
- Boluntarioa:
Gaixoak erabakia hartzen duenean edo beste pertsona batzuen laguntzarekin gaixoak aurretik azaldutako nahien arabera jokatuz erabakia hartzen duenean (dokumentuak edota grabazioak).
- Ez-boluntarioa:
Beste pertsona batek heriotza gauzatzen duenean eta ezinezkoa denean gaixoaren nahia jakitea, gaixoaren adierazteko ez-gaitasunaren ondorioz.
Per Viland,
alboko esklerosi amiotrofikoa
izan zuen zientzialaria. Eutanasia eskatzen dituzten gaixoen portzentai handi bat dira
gaixotasun neurologikoak
pairatzen dituztenak.
Historikoki eutanasiaren legalizazioaren inguruko eztabaidak preokupazio jakin batzuen arabera antolatu izan da.
Ezekiel Emanuel
(1957)
onkologo
eta
bioetikoa
ren arabera, hauek dira argudio garrantzitsuenak:
ALDEKO ARDUGIOAK
|
KONTRAKO ARGUDIOAK
|
Pertsona guztiek autodeterminaziorako eskubidea daukate, beraz, euren etorkizuna erabakitzekoa.
|
Heriotza guztiak ez dira mingarriak.
|
Pertsona bat hiltzen laguntzea euren sufrimendua luzatzea baino aukera hobea izan daiteke.
|
Alternatibak daude, adibidez, zainketa aringarriak.
|
Eutanasia pasiboaren, batzutan onartua denaren, eta eutanasia aktiboaren arteko ezberdintasuna irrazionala da.
|
Eutanasia aktbioa eta pasiboaren arteko ezberdintasuna moralki garrantzitsua da.
|
Eutanasia baimentzea ez gaitu, nahitaezean, ondorio onartezinetara bideratuko.
|
Eutanasiaren legalizazioa gizatea domino efektu batean murgil dezake, ondorio onartezinak izango dituena.
|