Euskolegas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskolegas
Jatorria
Izenburua Euskolegas
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Sasoi kopurua 2
Atalak 24
Ezaugarriak
Genero artistikoa Sitcoma
Hizkuntza gaztelania
Iraupena 40 minutu
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Pausoka Entertainment
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 2
Hasiera-data 2009ko maiatzaren 11
Amaiera-data 2009ko abenduaren 14a

IMDB: tt1534359 Filmaffinity: 673654 Edit the value on Wikidata

Euskolegas Pausokak ETB 2rentzat ekoiztutako telesaila zen, 2009ko maiatzaren 11n lehendabiziko atala eman zuena. ETB 2an 2006 eta 2008 artean " Vaya Semanita " sailaren spin off da, hau da, bertan egindako sketch batzuetatik ateratako argumentua eta pertsonaiak ditu. Bere sintonia El Menton de Fogartyk egin zuen.

Sinopsia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bilbon hiru lagunek etxebizitza partekatzen dute: Patxi ( Andoni Agirregomezkorta ), bilbotar athleticzalea , Alex ( Javier Anton ), donostiar kontserbadorea eta Pruden ( Iker Galartza ), gasteiztar limurtzaile eta patatazalea .

Alexek Leire ( Laura de la Calle ) caparrosotar aktorea ezkontzekotan zegoen baina ezin eta ezti-bidaian mozkortuta Sara ( Nayra Navarro ) donibandar neskatoa ezkondu zuen.

Patxik izeba txikiren partez etxebizitza berria oinordetzan hartu eta hiru lagunekin batera Santi osaba ( Ramon Barea ) joaten da bizitzera. Korridorearen beste aldean izeko Bego ( Arantxa Aranguren ) eta Esti lehengusina ( Veronica Moral ) bizi dira, eta beraiekin batera Sara.

Pertsonaiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Protagonistak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pertsonai nagusiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Sara Etxart ( Nayra Navarro ): Alexen neska-laguna. Iparraldekoa da. Lan egiten du arropa denda batean Jonerekin.
  • Santi Goikoetxea ( Ramon Barea ): Patxiren osaba, Estiren aita eta Begoren senar ohia.
  • Esti Goikoetxea ( Veronica Moral ): Santi eta Begoren alaba eta Patxiren lehengusina. Lan egiten du Alexekin bankuan.
  • Bego Urrutia ( Arantxa Aranguren ): Estiren ama, Santiren emazte ohia, Patxiren izeba eta Juan Mariren neska-laguna.
  • Leire Roncal ( Laura de la Calle ): Alexen neska-lagun ohia. Caparrosokoa da.
  • Juan Mari Badiola ( Ramon Ibarra ): Alex eta Estiren nagusia bankuan eta Begoren mutil-laguna.

Bigarren mailakoak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

2009ko denboraldia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kapitulua Titulua Emanaldiaren data Batez besteko entzuleak (share) [1]
1 La boda de Alex y Leire 2009ko maiatzaren 11a [2] 176.000 ikusle ( share aren %18,0a)
2 La verdadera boda 2009ko maiatzaren 18a 144.000 ikusle ( share aren %14,4a)
3 Sin divorcio 2009ko maiatzaren 25a 182.000 ikusle ( share aren %17,9a)
4 Patxi decide conquistar a Sara 2009ko ekainaren 1a 175.000 ikusle ( share aren %18,1a)
5 Euskalsex 2009ko ekainaren 8a 144.000 ikusle ( share aren %15,5a)
6 Euskonfunsion 2009ko ekainaren 15a 160.000 ikusle ( share aren %18,0a)
7 Euskoligues 2009ko ekainaren 22a 136.000 ikusle ( share aren %14,7a)
8 Euskonyuges 2009ko ekainaren 29a 133.000 ikusle ( share aren %13,7a)
9 Euskorrerias 2009ko uztailaren 6a 131.000 ikusle ( share aren %15,0a)
10 Euskotren 2009ko uztailaren 13a 140.000 ikusle ( share aren %15,4a)
11 Euskontrabando 2009ko uztailaren 20a 145.000 ikusle ( share aren %17,3a)
12 Euskonklusion 2009ko uztailaren 27a 122.000 ikusle ( share aren %14,9a)

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .