Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau ontziolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Euskalduna
≫.
Euskalduna ontziola
Bilbon
oinarritutako konpainia eta ontziola izan zen, pisu handikoa hala Euskal Herrian nola Espainian. De la Sota sendiaren Errepublikaren aldeko posizioa zela eta, kolpe gogorra jasan zuen Espainiako Gerra Zibilean Francoren diktadurako agintariek desjabetu zutenean. 1969an, agintari horiek Astilleros Espanoles sortu zuten Euskalduna beste konpainia batzuekin bateratuz.
Gaur egun, ontziola zegoen lekuan
Euskalduna jauregia
,
Euskalduna zubia
eta
Bilboko itsasadarra Itsas Museoa
daude.
[1]
1900
. urtean
Ramon de la Sota
eta Bilboko beste ontzi-jabe batzuek
Compania Euskalduna de Construccion y Reparacion de Buques
izeneko enpresa sortu zuten, itsasadarraren ezkerraldean (egun
Euskalduna Jauregia
dagoen tokian) 90.000 m2-ko azalera zuen orube batean.
XX. mendearen hasieran hiru dike zituen:
- Lehenengoa, ontzigintzarako zen eta 100,75 metroko luzera eta 16,45 metroko zabalera zituen.
- Bigarrena, ontzien konponketarako zen eta 103,95 metroko luzera eta 28,00 metroko zabalera zituen.
- Hirugarren, ontzi handientzat zen eta bi konporta zituen.
1900. urtean itsasontziak konpontzen hasi ziren eta 1902. urtean eraiki zen lehenengo itsasontzia Euskalduna ontziolan,
Portu
izenekoa.
Lehen Mundu Gerran
urrezko aroa bizi zuen eta urte onei 1930eko hamarkadara arte eutsi zion. Hala ere
Gerra Zibilaren
ondorioz gainbehera etorri zitzaion, zailtasun handiak izan baitzituzten kontratu handiak lortzeko gerra bukatu eta hurrengo urteetan.
1969an
Sestaoko
La Naval ontziolaren
jabe zen
Sociedad Espanola de Construccion Naval
eta
Astilleros de Cadiz
enpresarekin batu eta
Astilleros Espanoles
sortu zuen.
1980ko hamarkadan
Espainiako Erresuma
Europako Ekonomia Erkidegoan
sartu zenean, ontziolak birmoldatzea erabaki zuten, 1984. urtean azkenengo itsasontzia eraiki zuten eta
1985ean
Euskalduna itxi zuten. Hori baino lehen, itxieraren aurkako prozesua hasi eta bertan lan egiten zuten 2.471 langileak
Euskal Herriko historian
sonatua izan zen gatazka baten protagonistak izan ziren.
-
Euskalduna ontziolaren airetiko argazkia, 1983.
-
Euskalduna ontziolan eraikitako "Aritz-Mendi" baporea (1920).