Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
(
EWKE
)
Euskarazko Wikipedia
sustatzeko elkarte bat da,
2016an
sortua
[1]
[2]
. Era berean,
irabazi asmorik gabeko
gobernuz kanpoko erakunde
bat da,
Wikimediako
erabiltzaile taldetzat onartua.
Euskal hizkuntza
,
euskal kultura
eta jakintza unibertsala ditu ardatz. Giza ezagutza guztia
euskaraz
eskuragarri jartzeko asmoa du.
Lau dira elkartearen helburuak:
- Kultura
eta jakintza unibertsala
euskaldunen
eskura jartzea, formatu askean dauden
entziklopedien
,
liburuen
,
hiztegien
eta bestelako agirien bidez.
- Euskarazko Wikipedia eta gainerako
Wikimedia
proiektuak sustatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea. Sustapena bi norabidetan gauzatuko da: alde batetik, edukien kopurua areagotzeko eta beren kalitatea hobetzeko lankide berrien sartzea lehentasunetako bat izango da. Bestalde, Euskarazko Wikipediaren erabilera ere bultzatuko da euskaldunen artean, bere ikusgarritasuna indartuz bisitarien kopurua handitzekotan.
- Euskararen normalizazioari
laguntzea, kultura ?tokikoa eta unibertsala? hedatuz, Euskal Wikipedia bera eta hari lotuta dauden proiektuak (
Txikipedia
,
Wikihiztegia
,
Wikiliburuak
,
Wikimedia Commons
...) erabiliz.
- Oro har,
Wikimediaren
helburuekin bat eginez,
auzolana
eta
ezagutza askea
sustatzea.
Elkarteko kide batzuk 2019. urtean
Donostiako udaletxean
, elkarteak antolatutako Wikimedia+Hezkuntza Konferentzian,
Wikimedia Fundazioko
zuzendari exekutibo
Katherine Maher
(zutik, eskuinetik hasita bigarrena) lagun dutela.
- Euskarazko Wikipediaren eta proiektu lagunen lankideen arteko komunikazio-bideak ireki, lankide horien arteko sinergia berriak ezarriz, Wikipediaren onerako izango direnak. Horretarako, eztabaida irekiak, hausnarketarako jardunaldiak eta foroak antolatuko dira, Wikipedia eta hari lotutako proiektuak hobetzeko.
- Lantegiak
eta formazio-ikastaroak antolatu, euskaldunek Wikipedia ezagutu eta proiektuan parte har dezaten.
- Hedabideekin
harremanetan sartu eta haien programetan (telebista, irratia, aldizkariak...) parte hartu, Euskal Wikipediari buruzko informazioa emanez eta bere ezagutza hedatuz.
- Enpresa
eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean jardun, Euskal Wikipedia eta bere inguruko
proiektuak
hobetu ahal izateko
[3]
. Erakunde horiekin batera ikastaroak eta sariak antolatu.
- Euskarazko Wikipedia indartzeko, bazkideen ustez onuragarria den edozein jarduera abiatu, betiere
elkartearen estatutuekin
bat etorrita.
-
Euskal wikilari batzuk 2016ko uztailaren 9an, editatoi baten atsedenaldian.
-
Wikidata ikastaroa (2017ko uztaila)
-
Marisa Barrena
,
Wikiemakumeok
taldekoa,
2022ko Korrikako
lekukoa eroaten; egun horretan, Wikiemakumeok taldeko eta EWKEko kideen ordezkari.
-
2020-2023 - Memoria
Kide guztiak dira Euskal Wikipediari ekarpenak egiten dizkioten
wikilariak
. Hona hemen EWKEko kideen zerrenda, elkartean, Euskal Wikipedian edo haren inguruko proiektuetan dituzten ardurak adierazita:
- Aintzanemug
.
- Aioramu
. Besteak beste,
Hezkuntza Programan
lanean.
- Aitzolete
. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2016-2020).
- Amaia Astobiza Uriarte
.
- Anarrarti
. Besteak beste,
Hezkuntza Programan
lanean.
- AnttonUgarte
.
- Assar
.
- Bankarra
.
- Birasuegi
.
- Demonocrazy
. Besteak beste,
Ikusgela
proiektuan lanean.
- DL2204
.
- Edagit
. Besteak beste,
Hezkuntza Programan
lanean.
- Eliatxo
.
- ElsaBornFree
. 2020ko ekainean hil zen minbiziaren ondorioz.
- Garikoitz Knorr
.
- Gartxoak
. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2022tik 2024ra).
EWKEko lehendakaria
2024tik.
- Gauwiki
.
- Gaztarrotz
.
- Gorkaazk
. EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2019-2022)
EWKEko zuzendaritzako idazkaria
2022tik.
- Gotzon
. Euskal Wikipediako administratzailea.
- Helios-AEK
.
- Ibai1984
.
- Inaki Alegria
.
- Inaki LL
, EWKEko zuzendaritzako batzordekide ohia (2016-2019) eta idazkaria (2019-2022) izandakoa. Euskal Wikipediako administratzailea.
- Inazio Irizar
.
- Itziarmurgiondo
.
- Iurdana
.
- Jalkorta
.
EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
2022tik.
- Janfri
, Euskal Wikipediako
administratzailea
.
EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
2022tik.
- Jon Iraola
.
- Josi
.
- Josu
, EWKEko
diruzain
izandakoa. (2016-2019).
- Joxan Garaialde
.
- Joxe Aranzabal
.
- Koldo Biguri
, Euskal
Txikipediako
administratzailea.
- Ksarasola
.
EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
2024tik.
- Lainobeltz
, Euskal Wikipediako administratzailea.
- Luistxo
EWKEko zuzendaritzako batzordekide ohia (2020-2022) eta EWKEko lehendakaria 2022tik 2024ra.
- Maddi
.
- MerZab
.
- Musde H
.
- Nafarruri8
.
- Oodriozola
.
- Oraina
, EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2019-2022)
EWKEko zuzendaritzako
diruzaina
2022tik.
- Suna no onna
.
- Supro23
.
- Theklan
, EWKEko zuzendaritzako batzordekidea izandakoa (2016-2018), Euskarazko Wikipediako administratzailea eta
burokrata
. Besteak beste,
Hezkuntza Programan
lanean.
- Wikimaribarre
.
- Wikitzultzailea
.
- Xabier Armendaritz
, EWKEko
lehendakari
izandakoa 2016tik 2022ra; Euskarazko Wikipediako administratzailea eta burokrata.
- Xabier Canas
, EWKEko idazkaria (2016-2019) eta diruzaina (2019-2022) izandakoa; Euskarazko Wikipediako administratzailea eta burokrata.
- Zuiarra
.
EWKE talde irekia da. Taldean sartu nahi baduzu, egin klik hementxe:
Bazkide egiteko formularioa
.
-
-
-
Taldearen logoa ingelesez.