Euskal Museoa
(
frantsesez
Musee Basque
)
Baionako
(
Lapurdi
)
Baiona Ttipia
auzoan dagoen
museo
bat da.
Euskal
izena duen arren, haren gaia ez da euskara,
Euskal Herriko
etnografia
baizik. Kortsarioen kaiko 37. zenbakian dago,
XVII. mendeko
Agorreta etxean
(
Frantziako monumentu historiko
izendatua),
Baiona Ttipia
auzoan.
Euskal museo bat irekitzeko lehenbiziko ekimenak Baionan egoitza zuen
Societe des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne
elkarteak bultzatutakoak izan ziren; euskal museoa gauzatzeko ideia jada aurretik
1914an
sortutakoa zen. Phillippe Veiryn, William Boissel eta Ramiro Arrue sortzaileen artean egon ziren.
Halere,
1922ko
martxoaren 9an
Castagnet
alkateak aipatutako Elkartearekin bildu eta udalaren babespean museo berri honen antolatzaile eta administraria izateko proposamena luzatu zionean zehaztu zen.
1922ko
apirilaren 3an
Boissel komandanteak txosten bat argitaratu eta Elkarteak baiezkoa eman zion. Hainbat estualdi gainditu ondoren, lehenbiziko erakustaldiak antolatu eta hainbat objektu bateratzeko eraikina euren eskura gelditu zen. Hogei hilabete beranduago,
1923ko
abenduaren 9an
, Udal Ordezkaritza batek museoa bisitatu zuen, eta
1924ko
urtarrilaren 5ean
≪Societe de Sciences, Lettres et Arts≫ elkarteak aurreneko aretoetan zehar ibili zen. Otsailean Museoa jendeari ireki zitzaion. Museoaren atarian ezarritako oroitarri batek museo honetako sortzaile eta bultzatzailea izan zen Boissel komandantea omendu eta oroitzen du.
Museoaren gaia nagusiki euskal
etnografia
da, eta bere 2.000 m.²-ko azalera hainbat ataletan banaturik dago:
lapurtar
eta
nafar
altzari eta etxeko lanabesak,
makila
,
arrantza
tresnak, kupeltegintza, tellagintza,
euskal dantzak
eta
sorginkeria
(azken hau
1944an
irekia). Atal bereziak erlijio eta ehorzketa objektuak dira,
Pilotaren Museoa
deritzona, Benta baten berreraikipena, antzinako sukalde eta logela batzuen berreraikipenak, nahiz
1937an
sortutako
Hiru B-ren gela
deriotzona dira, hots,
Biarno
,
Bigorra
eta
Euskal Herria
; hau dena
XVI. mendetik
XX. mendera
doazen piezekin osaturik dago.
Historiaurrea
eta Baionako Historiari buruzko hainbat areto ere baditu:
Baionako
israeldarrak
,
Zigor Aretoa
(
XII. mendeko
hiriaren armarria, moneta eta diru-parerez osatua),
Jansenismoa
,
Idazleen Aretoa
,
Frantziako Iraultzari
buruzko aretoa eta
XVIII. mendeko
historiari buruzkoa ere bai.
Kartografia
kabinete bat ere badu (
XV. mendetik
XX. mendera
doazen piezekin osatua).
Museoa Baionako Udalaren eta Frantziako Museo Zuzendaritzaren pean dago.
1987an
museoan 10 pertsonak lan egiten zuten, eta
Jean Haritschelhar
zuen zuzendari.