|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Euskal Herrian Euskaraz
(
EHE
)
1979
an sortutako elkarte
euskaltzalea
da.
Durangon
,
azaroaren 4an
aurkeztu zen jendaurrean.
Taldearen helburu nagusia
Euskal Herria
erabat
euskalduntzea
da, Euskal Herria
euskaraz
bizitzea. Euskararen egoera kaxkarra, eta egiten zaizkion erasoak salatzen ditu, euskaldunon hizkuntza eskubideak erreibindikatuz.
Elkartea 1979ko
azaroaren 4an
aurkeztu zen euskal
jendartearen
aurrera
[1]
.
Durangoko Azoka
izan zen lehen agerpena egiteko hautaturiko lekua.
Euskararik gabe, Euskal Herririk ez
lelopean ekin zion bideari. Orduko hartan, euskaldunek osatzen duten
komunitatea
eta lurraldea aintzat harturik, helburu argia plazaratu zuen elkarteak:
Euskal Herria
euskalduna lortzea. Eta horretarako izaera erreibindikatzailea eta borrokatzailea izango zuela baieztatu.
Gaur egun, EHEren helburu nagusiek bere horretan diraute, elkartearen beraren arabera: euskaraz biziko den herria, elebakarra, baina herritar eleaniztunez osatua. Helburu horiek lortzeko printzipio eta irizpide hauetan oinarritzen da elkartea
[1]
:
- EHE elkarte errebeindikatzaile eta borrokalaria da, eta ez kultura edo teknikaren munduan ari den zerbitzu bat.
- Errebeindikapenak ekintza praktikoen bidez burutzen ditu.
- EHE talde politiko eta instituzioekiko autonomoa izan da eta bere zuzendaritzan ez da kargudunik onartzen.
- EHE taldeko kideek euskararen marginalizazioa eta diglosia salatzeko ekintzak eta protestak burutzen dituzte.
- Euskara Euskal Herriko hizkuntza da.
- Elebitasun egoerak behin-behinekoa eta iragankorra izan behar luke.
- Erdal elebakarrak elebidun bihurtu behar dira diglosia gainditzeko.
- EHEk Euskal Herri osoan eragiten du.
1979ko abenduaren 12an lehen jendaurreko ekintza burutu zuen EHEk: erakunde ofizialetan euskarak jasaten zuen bazterkeria salatzeko
Euskal Kontseilu Nagusiko
egoitzan itxialdia antolatu zuten 45 lagunek
[2]
.
Bere sortze egunean azaldu bezala, bere aburuz
elebitasuna
egoera iragankorra izan behar da eta ez helburua. EHErentzat hizkuntzen arteko harremana gatazkatsua da, pertsona batek ezin dituelako aldi berean bi hizkuntza hitz egin, jakin ditzake, baina uneoro bat erabiliko du. Kolektibo batetaz azterketa bera egiten du EHEk:
hizkuntza
bat baino gehiago jakin daitezke, baina bat nagusituko da erabiltzeko garaian.
"Egungo
Euskal Herrian
elebitasun sozialaren alde egiten duena,
erdararen
nagusigoaren eta euskararen mendekotasunaren alde jartzen ari da"
, euren ustez. "Elebitasunaren gezurra"-ren aurrean euskaldunok jasan beharreko zapalkuntza azpimarratzen du EHEk:
"eskolaren bidez erdararen ezarpena, administraziotik baztertua, bizitza sozialean desprestijiatuta..."
.
Ofizialtasuna
da egun EHEk aldarrikatzen duena. Ofizialtasuna, horrela ulertuta: "
Euskal Herria euskalduna helburu izateak, tartean beste batzuk lortzea eskatzen du. Urte hauetan
euskararen
ofizialtasunaren aldarria zutabe nagusia izan da, euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko ezinbesteko neurri gisa planteatuz. Euskararentzat estatus legal bakarra lurralde osoan lortzea beharrezko urratsa da euskararen normalizazio osoa erdiesteko.
Hizkuntza komunitatearen
begirunea eta onarpenetik abiatuta, euskaldunok gure eskubideak babesturik ikusi nahi eta behar ditugu. Eskubide berdintasunetik abiatzea da tarteko urratsa, baina ezinbestekoa. Izan ere, egun tope legalak izugarriak dira gauden lurraldean gaudela. Esaterako, Euskal Herrian arropa ekoiztuko bagenu eta gure merkatua Euskal Herriko lurraldeetan soilik euskarazko etiketajez jarri nahiko bagenu, legea hautsiko genuke. Aldiz,
Zaldibian
edo
Gasteizen
gaztelania
hutsezko etiketak topa ditzakegu, edo
frantsesez
soilik
Kanbon
. Honelako hamaika adibidek gure herrian euskaraz bizitzeko ezintasuna erakusten du
", EHEren arabera.
Ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena azken urte hauetan handia izan da.
1980an
Bilbon
10.000 lagunek
euskara ofiziala
aldarrikatu zuten. Urte hauetan eskaerak segida izan du eta
Irunean
2003an
5.000 lagun bildu zituen EHEk euskararen ofizialtasun osoa aldarrikatzeko. Honen atzetik beste makina bat ekimen etorri da, esaterako,
Baionan
hasi, Euskal Herria zeharkatu, herriz herri iragan eta
Bilbon
manifestazio jendetsu batekin amaiera izan zuen martxa,
Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat: ofizialtasuna
lelopean. Gerora,
Gasteizen
manifestazio jendetsua ere egin zen; eta gogoan hartu behar da ere
2002
.ean
euskalgintzako
eragile andanekin antolatu ziren jende kateak, Euskal Herriko hiru administraziotatik (
Iparraldea
,
Nafarroa Garaia
eta
Euskal Autonomia Erkidegoa
) etorritako euskaltzaleak,
Behobiako
Pausuan
bilduz.
Hauek dira EHEk lantzen dtuen eremuak:
- Euskara ezagutzeko eskubidea
: euskal herritar orori dagokion eskubide gisa aldarrikatua. EHEren arabera, "
azken hogei urteetan euskararen ezagutzak ez du aurrera egiten. Bi hanka nagusi dira eskubide hau bermatzeko beharrezko: batetik, eskola genuke. Haur eta gazte guztiei euskararen ezagutza eskola bertatik ziurtatu behar zaie.
Espainola
eta
frantsesa
ezagutu behar diren bezala, euskararen ezagutza bermatu behar da, euskalduntze prozesuan inflexio puntua egiteko. Askok sarri inposaketa ahalbidetzen dugula adierazten badute ere, oinarrizko eskubidetzat hartu beharra dugu honen berma. Bestalde, helduak euskalduntzea izan behar da beste erronka. Eta horretarako, benetako politika eta doako zerbitzua bermatu behar dute administrazioek. Haiek, eskola bidez orain helduak diren pertsonei kalte izugarria egin diete eta ezagutzaren eskubidea bermatzeko betebeharra dute
".
1992an
eskubide hau aldarrikatu eta
Gasteizko Gobernuak
hezkuntza politika salatzeko 8.000 lagun bildu ziren. A ereduaren aurkako kanpaina ere gogoratu behar da. Honekin batera, beste eragile batzuekin
Euskara eskubidea eta abantaila
kanpaina burutu zuen EHEk, eta azkenik,
2002
.ean
Eskolak euskaldundu behar du!
kanpainaren bidez, adostasun zabala lortu zuen EHEk eragile eta herritar ugariren eskutik
[3]
.
- Administrazioa
: Euskal Herriko administrazio ugariek zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzte: osasuna,
justizia
, udalak,
foru diputazioak
, ogasuna,
polizia
, epaileak, fiskalak, erizainak, lan bulegoak, eta abar. Esparru honetan ere mugak salatzen ditu EHEk: "
Epaileen aurrean gure burua erdaraz defendatu behar dugu edo kasurik onenean itzultzaileaz, arrotzak bagina bezala. Bestalde, osasun arazoak direla medio, erdaraz sendatzera kondenatzen gaituzte. Horregatik, alde batetik, jada kontratatzen diren langileak euskaldunak izan behar dira, behar den hizkuntza eskakizuna ezarriz eta egun daudenak euskalduntzeko plan eraginkorrak abian jarri. Normalkuntza planak, alegia
".
Azken urte hauetan justiziaren arloan aldarrikapenak egin ditu EHEk. Epaiketak ebatzi dira, itzultzaileak ez onartuz, erdarazko zitazioak itzuliz... Gainera,
Gernikako
epaitegiari 2.000 herritarrek intsumisioz erantzun zioten: Ez ziren bertara agertu, haien hizkuntza eskubideak bermatu artean. Osasun munduan ere hainbat salaketa egin da:
2002
. urteko oposizioetan zenbait euskaltzalek azterketak oztopatu eta aztoratu zituzten.
Irunean
ere hainbat lagunek bide seinale erraldoi bat, rotaflexa eskutan, moztu zuten. Udalei begira ere:
1987an
Euskara benetan gure udaletan
lelopean, hainbat udaletxe okupatu ziren. Kanpaina hau geroago udalerri euskaldunen mugimenduaren aitzindari izango zen, urtebete geroago hainbat udalerri euskaldunetan mozioak aurkeztuz, euskaraz bizitzea erabaki zutelako. Bi urte geroago
UEMA
sortu zen.
- Komunikabideak
:
1980ko hamarkadan
EHEk euskarazko
telebista
aldarrikatu zuen, euskal
jendarteko
beste eragile eta herritarrekin batera. Baina egun, "
hedabideetatik jasotzen dugun informazio ia guztia erdarazkoa dela
" salatzen du EHEk. "
Hedabideek euskaraz informatzea bermatu behar dute
", EHErentzat.
Ildo honekiko ere hainbat ekimen bururtu da:
1981ean
60 lagunek
Radio Nacional
-eko egoitza okupatu zuten. Urte berean euskarazko irrati eta telebistaren aldeko manifestazioak egin ziren eta bi urte beranduago
Erdararik ez ETBn!
lelopean manifestazioa egin zuten
Durangon
eta kontzentrazioa
Iurretan
.
Tele Navarran
ere euskararen presentzia aldarrikatu zuen EHEk.
- Normalizazioa
: ildo nagusi hauekin batera, EHEk normalizazio prozesuan lan giten du euskalgintzako beste hainbat eragilerekin batera.
Kontseiluaren
sorrerarekin batera, normalizazio planak bultzatu ditu herrietan, eta baita
nazio
mailan ere. Normalizazio planetan ahalik eta eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera, herritarren parte hartzea bultzatu nahi du EHEk.
EHEren sorrera garaian jada,
Donostiako
Eusko Kontseilu Nagusian
itxialdia egin zen euskararen normalizazioa lortzeko plangintza eskatuz.
1998
. urtean
Bai Euskarari
ekimena burutu zen.
Euskal Herriko
bost estadio (
Anoeta
,
Sadar
,
San Mames
,
Mendizorrotza
eta
Agilera
) euskaltzalez bete ziren, 130.000 euskaltzalez hain zuzen ere, normalizazio prozesuak beharrezko zuen bultzada osoa aldarrikatuz
[4]
[5]
.
- "Erasoei erantzun" ildoa
: EHEren arabera, "
ezin da ahantzi euskara eta euskaldunok ez gaudela testuinguru neutral batean kokatuta. Gure herriak, komunitateak eta hizkuntzak jasan beharreko erasoak bata bestearen atzetik etorri izan dira, egun bezalaxe. Mota askotakoak eta garaira egokituak, baina egituran komunak diren ezaugarriekin: euskalgintzaren ekimena oztopatu eta boikotatu; normalizazio prozesua geratu; urratsak indargabetu; zatitzen gaituen egitura juridikoa indartu eta babestu; euskararen aurkako neurriak hartu; mendeetako zapalkuntzari segida eman; eskolaren erabilpena erdara inposatzeko; euskalgintzaren kriminalizazioa...
".
Ugariak izan dira esparru honetako mobilizazioak.
Vascuencearen Legearen
aurka hainbat manifestazio jendetsu egin da.
1994an
euskararen aurkako erasoak salatzeko, EHEko hiru kide larru gorritan sartu zirela
Arabako Biltzar Nagusietan
.
2002an
EHEko bi kidek
Miguel Sanzen
hitzaldi bat moztu zuten bere politika salatzeko. Urte berean beste hiru kide
Ibarretxeren
aurrean jarri ziren
Ofizialtasunaren ukatzailea
lelopean.
2022ko Otsailean erabaki garrantzitsua hartu zuen elkarteak: Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzea euskalduntze osorako lagungarria delakoan.
1987an
sortu zuten "
Hau Pittu Hau!
" izeneko konpartsa
Bilbon
.