Euskal Herria Bildu
Euskal Herriko
ezker abertzaleko
federazio politiko bat da, bere baitan
Sortu
,
Eusko Alkartasuna
eta
Alternatiba
(eta 2017ra arte, orduan desegin zen
Aralar
alderdia), biltzen dituena.
2012an
sortu zen koalizio gisa,
Bildu
eta
Amaiur
koalizioen jarraipen moduan. Lehenbiziko aldiz
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara
aurkeztu zen,
Laura Mintegi
lehendakaritzarako hautagaitzat harturik. Ondoren
Europako Parlamenturako
hauteskundetan hartu zuen parte,
Josu Juaristiekin
eta hauteskunde zikloa bukatu zen
2015eko udal eta foru hauteskundetan
parte hartu zuenean, aurretik
Bilduren
baitan zeuden hautetsiak jada euren legegintzaldia bukatuta. 2017ko ekainean egindako lehen kongresuan koalizio izatetik federazio izatera igaro zen, eta ordutik sorrerako alderdi politikoekin zuzeneko loturarik ez duen pertsonen militantzia onartzen du.
Hauteskundeak eta data
|
Botoak
|
%
|
Ordezkariak
|
2011ko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeak
|
315.987
|
-
|
Araba (11), Bizkaia (12), Gipuzkoa (22), Nafarroa (7)
|
2011ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
|
42.839
|
% 13,63
|
7 parlamentari
|
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
|
277.923
|
% 25
|
21 legebiltzarkide
|
2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
[oharra 2]
|
326.464
|
% 2,08
|
1 legebiltzarkide
|
2015eko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeak
|
290.274
|
-
|
Araba (11), Bizkaia (11), Gipuzkoa (17), Nafarroa (8)
|
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
|
48.166
|
% 14,25
|
8 parlamentari
|
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
|
225.172
|
% 21,26
|
18 legebiltzarkide
|
2019ko Espainiako hauteskunde orokorrak
|
259.647
|
% 0,99
|
4 parlamentari
2 senatari
|
2020ko Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeak
|
249.580
|
% 27,86
|
21 legebiltzarkide
|
2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
|
341.735
|
% 32,48
|
27 legebiltzarkide
|
Euskal Herria Bildu ofizialki
Eusko Legebiltzarrean
bakarrik agertzen bada ere, Bildu eta Aralarreko ordezkariek politika komuna egiten dute.
2012ko hauteskunde
etan (21 legebiltzarkide) bere zerrendaburuak
Laura Mintegi
,
Belen Arrondo
eta
Xabier Isasi
izan ziren, baina jarduera parlamentarioan koalizioko ordezkari diren
Oskar Matute
,
Pello Urizar
,
Rebeka Ubera
edo
Hasier Arraizek
ere hainbat ekimen parlamentario eraman dituzte aurrera.
Euskal gatazkarekin
harremana duten gaietako asko
Julen Arzuagak
defendatzen ditu.
2016ko hauteskunde
etan bere zerrendaburuak
Maddalen Iriarte
,
Miren Larrion
eta
Jasone Agirre
izan ziren. Zerrendetan jende independiente ugari joan zen, eta hala islatzen du 18 legebiltzarkideen taldeak ere: 8 legebiltzarkide independiente daude, Sortuk eta EAk launa ordezkari dituzte, eta Aralar eta Alternatibak bana.
2020ko uztailaren 12an egindako hauteskundeetan 21 parlamentari lortu zituen, Maddalen Iriarteren hautagaitzapean, botoen %27,86 eskuratuta
[1]
Nafarroako Parlamentuan
2015erarte ez da EHBilduren talderik egon. Lehenago
Nafarroa Bairen
zati ziren Aralarreko ordezkariek Bildukoekin batera parte hartzen zuten, elkarrekin bigarren talde gisa funtzionatzen zutelarik. Osaketa hau garrantzitsua izan zen
Yolanda Barcinaren
aurka egindako zentsura mozioan zein
PSNk
egiteko mehatxua egin zuenean.
Espainiako Kongresuan
eta
Senatuan
Amaiurrek
ordezkariek Euskal Herria Bilduren ordezkaritza egiten dute. Kongresuan 7 parlamentario dituzte, tartean
Sabino Cuadra
edo
Rafa Larreina
. Senatuan Amaiurrek dituen 3 senatariez gain (
Urko Aiartza
,
Amalur Mendizabal
eta
Alberto Unamunzaga
) EHBilduren ordezkari gisa dagoen
Inaki Goioaga
ere batu behar zaio, hau Gasteizko Legebiltzarreko ordezkari gisa.
Europako Legebiltzarrerako
hauteskundeetarako Euskal Herria Bilduk
Bloque Nacionalista Galego
(BNG),
Puyalon
,
Andecha Astur
,
Alternativa Nacionalista Canaria
(ANC) eta
Unidad del Pueblo
(UP) alderdiekin batera
Herriek Erabaki
koalizioa osatu zuen. Herriek Erabaki koalizioak eserleku bat lortu zuen Europako Legebiltzarrean, EH Bilduko hautagaia zen
Josu Juaristik
hiru urte t´erdiz eserlekua izan zuen eta BNGko Ana Mirandak gainerako urte t´erdian.
Bestalde,
2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan
, Herriek Erabaki koalizioa
L'Esquerra pel Dret a Decidir
koalizioarekin (
ERC
alderdi nagusiena dena) bat egin zuten.
Orain Errepublikak
deitu zioten koalizioak hiru eurodiputatu lortu zituen eta koalizio honen barruan
Pernando Barrena
europarlamentarioa hautatua izan zen.
Euskal Herria Bildu
koalizioak euskal erakundeetako zenbait Gobernuetan parte hartu du.
2011ko hauteskundeen
ostean,
Gipuzkoako Batzar Nagusietako
lehen indarra izan ostean,
Gipuzkoako Foru Aldundiko
gobernua alderdi honen esku egon zen, gehiengo absoluturik izan ez bazuen ere. Aldunburua
Martin Garitano
bilkidea izan zen Gainera, Udal mailan,
Donostiako Udaleko
alkatetza lortu zuen,
Juan Karlos Izagirreren
eskutik (
ezker abertzaleak
edo hark osatutako koalizio batek lortzen zuen euskal hiriburu batetako lehen alkatetza izan zelarik).
2015eko hauteskundeetan
behera egin zuen koalizioak eta ondorioz bai Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrola zein Donostiako alkatetza galdu zituen. Hala ere,
Nafarroan
lortutako emaitza onak zirela eta,
Iruneko alkatetza
lortu zuen (
Joseba Asiron
bilkidea alkate hautatu zutelarik), eta
Nafarroako Parlamentuan
ezkerreko indarren arteko gehiengo berri bat osatzeko gako bihurtu zen, hala
Nafarroako Gobernuan
kide txiki gisa sartuz. Ezker abertzaleak lehen aldiz autonomi-gobernu batean sartzea lortu zuen.
2019ko hauteskundeetan
emaitza onak izan arren, ezin izan zuen Iruneko alkatetza berretsi. Nafarroako parlamentuan soilik jarleku bat galdu zuen, hala ere, beste alderdien indar-aldaketak zirela eta, gehiengo berria osatu zen, Euskal Herria Bildu gobernutik kanpo geratuz.
Horrez gain, Euskal Herriko hainbat Udaletako
alkatetza
koalizio honen eskuetan daude. Euskal Herri mailan
zinegotzi
kopururik handiena duen indar politikoa da.
2014ko
irailaren 7an
, EH Bildu barruan siglak gainditzeko apustua egin zuen
Aralarrek
.
Patxi Zabaletak
adierazi zuen beharrezkoa zela EH Bilduren egiturak "bateratzea", "subiranotasunaren aldeko ezkertiarren fronte irekia" eskaintzeko
[2]
.
Abenduaren 29an
jakin zenez, etorkizuna erabakitzeko prozesu eratzaileaz proposamen bat aurkeztuko zuen EH Bilduk
2015eko
urtarrilaren 24
. Helburua euskal estatua eraikitzea zen eta
Irungo
Ficoban
(Gipuzkoa) aurkeztuko zuten. "Euskal Herriko indar askatzaile guztiei" egin zieten deialdia, "baimenik eskatu gabe" aritzeko
[3]
.
Aralar
alderdia
2017
an desegin egin zen, bere militanteak
Euskal Herria Bildu
koalizioan arituko zirela iragarri zuelarik
[4]
.
2019ko
udazkenean zehar
Eusko Alkartasunaren
barruan krisi politiko bat izan zen, alderdiak koalizioan izan beharreko paperaren inguruan ikuspegi kontrajarriak zituen sektore bana sortu baitziren
[5]
[6]
.
- ↑
Trebinu eta Argantzun barne. Gainera Espainiako Barne Ministerioak gaizki esleitu zituen bi zinegotzi Andosillan. Horiek ere gehitu dira zerrendara.
- ↑
Herriek Erabaki
koalizioaren barruan.