Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal-Erria
1880an
Jose Manterola
gazteak sortutako aldizkari
euskaltzale
bat izan zen.
1918an
argitaratzeari laga zion, denera 79 ale argitaratu zituelarik. Aldizkari honek garrantzi handia izan zuen
XIX. mendearen
amaiera eta
XX. mendearen
hasierako mundu euskaltzaleak behar zuen azpiegitura eman eta euskal idazleei hedabidea eskeinez.
Manterola oso gazterik eta gogo biziz
euskal literatura
eta
kultura
lantzen hasi eta bere burua
Gipuzkoa
nahiz gainontzeko
Euskal Herriko
pentsalari onenez inguratzea lortu zuen.
Euskal-Erria aldizkariak bere aurkezpenean zioenez:
zazpi euskal herrialde hauetako ezaugarriak jaso eta zabaltzeko asmoa dago, herrialde hauei "Heptarkia Euskara" dei geniezaioke"; bere antzinako hizkuntza, jatorrizko abesti eta ohiturak, historia, bere lege eta usadioak ezagutzera eman, euretatik bitxiena den guztia bilduz, gure idazleen argitaratu gabeko, akitutako, ezezagunak diren edota interes handiena duten idazlanak argitaratuz eta gure aldizkaria benetako bilduma bat, herrialdearen bitxikerien eskugida bat gauzatzeko asmoz, gaur egun euskal letrei kultua eta izena ematen dieten horien babesa jaso guraz.
Euskal-Erria aldizkaria
Donostiako
Euskal Lore Jokoen
Udal Organua izan zen, baita
Gipuzkoako
Monumentuen Elkartea, Euskal Batzarre,
Nafarroako Euskal Elkargoa
, Euskal-Nafar Folklore eta Arte Ederretako elkarteen batzorde lanak ere egin zituen.
Euskal-Erria aldizkariak bere ibilbidean zehar honako zuzendari hauek izan zituen:
Aipatutako izenez gain beste pertsona nabarmen hauel aldizkaria bultzatu nahiz bertan ere idatzi zuten:
Karmelo Etxegarai
,
Martzelino Soroa
,
Biktoriano Iraola
,
Ramon Artola
,
Juan Carlos Guerra
,
Serafin Baroja
,
Pedro Soraluze
,
Manuel Antonio Antia
eta
Gregorio Arrue
.