Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa
(
EURATOM
)
[1]
Europako Batasuneko
kideek osatutako nazioarteko erakundea da.
1957ko
martxoaren 25ean
sortu zen,
Erromako Itunen
baitan. EBtik aparteko erakundea den arren,
1965eko
apirilaren 8ko
Bruselako Itunaren
ondorioz
Europako Ekonomia Erkidegoarekin
eta
Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoarekin
guztiz batu ziren bere antolaketa egiturak.
EURATOMen helburua energia atomikoaren barne merkatu seguru bat sortzea izan zen, baita Erkidegoko herrien artean merkataritza atomikoa bultzatu eta soberakinak kanpoko herrialdeetara modu koordinatuan saltzea ere.
Zenbaitzuen ustez, EURATOM egitura EBren barnean sartu beharko litzateke guztiz, aparteko egitura izateari utzi eta EBren baitan funtzionatzeko (
Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoak
2002an
egin bezala). Baina beste batzuen arabera, energia atomikoa arautzeko erakunde hau EBren baitan sartzeak zenbait estatutan Batasunaren kontrako jarrera indartuko luke,
energia nuklearraren
eztabaida pil-pilean jarriz.