Eugene Warren Biscailuz
edo
Eugene W. Biscailuz
(1883 ? 1969)
[1]
Los Angeles
hiriko
euskal
jatorriko
polizia
eta
sheriff
ezaguna izan zen.
California Highway Patrol
izeneko polizia gorputza sortu zuen,
Los Angeles konderriko
sheriff izan zen 26 urtez, 1958.
Boyle Heights
izeneko komunitatean jaio zen 1883an. Aita
Martin Biscailuz
baxenabartarra zuen, Kaliforniako euskal komunitateko aitzindarietako bat, abokatu gisa lan egin zuena. Ama,
Ida Rose Warren
, Kalifornia hegoaldeko misio espainoletako pionero baten ondorengoa zen. Amaren aldetiko aitona, tiroketa batean 1870an hil zen polizia bat izan zen,
William Warren
.
Eugene Biscailuzek zuzenbide ikasketak egin zituen, eta lehen lanak itsas-merkataritzako bulego batean egin zituen. Zuzenbideaz zekienak lagundu zion polizian karrera egiten.
Zenbait kasu ospetsutan parte hartu zuen.
Clara Phillips
hiltzaile kondenatuak ihes egin zuenean espetxetik, Hondurasen harrapatu zuten, eta hara joan zen Biscailuz bere emaztearekin (
Willette Harrison
), pertsonalki iheslaria Los Angelesera ekartzeko. Bidaia haren ondorioz Biscailuzen emaztea Willette gaixotu egin zen, eta bizitza osorako osasun ondorioak izan zituen harrezkero. Haurren bahitzaile eta hiltzaile
William Edward Hickmanen
kasuan eta atxiloketan ere parte hartu zuen.
1929an errepideetako polizia zaintza berrantolatzeko enkargua jaso zuen
Kaliforniako
gobenadorearengandik, eta
California Highway Patrol
(CHP) delakoa sortu zuen. 1932an, Los Angelesko konderriko sheriff hautatu zuten, eta ondoren sei urtez berrautatu ere bai, 1958. urtean erretiroa hartu zuen arte. Erretiroarekin, bizi osorako sheriff postu ohorezkoa eman zioten
[2]
.
2013ko
Gangster Squad
filmean, bigarren mailako pertsonaietako bat da Biscailuz sheriffa. Filmaren argumentuan
Mickey Cohen
mafioso gaizkileak erosita duen polizia da sheriffa. Biscailuz bera Cohenen lagun gisa ageri da eszena batzuetan, eta beste batzuetan bere nahiak ez betetzeagatik mesprezatzen duen panpin gisa ageri da. Eugene Biscailuzen biografian ez dago puntu honen egiazkotasunerako zantzurik. Sheriff karguan urte asko zeramatzen filma kokatua dagoen urterako (1949), eta ondoren ere ohorez zerbitzatu zuen. Aldiz, Los Angelesko 1920eko hamarkadako mafioso handienetako baten taldea desegin zuen Biscailuzek,
Tony Corneroren
taldea.