- Artikulu hau herriari buruzkoa da; hizkuntza gaitzat duena beste hau da: ≪
Etrusko
≫
Etruriarrak
[1]
[2]
edo
etruskoak
[1]
[2]
antzinako
Italian
, zehazki egungo
Toskanan
, bizi zen herria eta zibilizazioa ziren,
erromatarrek
etrusci
edo
tusci
deituak.
[3]
Erromatarrek eman zieten izenetik dator egungo Toskana izena, nahiz eta haien aberria
Etruria
zen.
Antzinako grezieraz
Τυρρ?νιοι
(Tyrrh?nioi)
deitzen zieten eta hortik
latinez
Tyrrh?ni
(etruskoak),
Tyrrh?nia
(Etruria) eta
Mare Tyrrh?num
(
Tirreniar itsasoa
) hitzak sortu zituzten.
[3]
Etruskoek bere buruari
Rasenna
, sinkopatuta
Rasna
edo
Ra?na
deitzen zioten.
[4]
Bere hizkuntza propioa zuten:
etruskoa
hain zuzen ere.
[5]
Etruskoen
zibilizazioa
Erromaren
sorrera baino lehenagoko
historiaurrean
hasi zen eta
Erromatar Errepublikak
etruskoen lurrak berenganatu zituen arte iraun zuen.
[6]
Bere une gorenean,
Erromaren
sorreraren eta
Erromatar Monarkiaren
garaietan, hiru
hiri
-konfederaziok osatzen zuten:
Erroma
etruskoen lurraldeen barne zegoen eta bere historiaren hasieran etruskoen menpe izan ziren erromatarrak,
K.a. 396an
Veii
konkistatu zuten arte.
Etruriar kultura
K.a. 800
inguru garatu zen, lehen
Burdin Aroko
Villanovako kultura
zegoen leku berean.
K.a. VII. mendean
greziar
merkatariek eta
Magna Grezian
bizi ziren bere auzokoek eragin handia izan zuten kulturan. Gero erromatarrek ordeztu zuten etruriarren nagusigoa
Italian
.
[7]
Historian zehar haien izena ia galdu egin zen. Beraien hizkuntza oraindik argitu gabe dago, hitz gutxi batzuk izan ezik, eta haien jatorriaz ere gauza gutxi esan daiteke ziurtasunez.
Herodotok
zioenez, etruriarrak
Lidiatik
etorriak ziren
K.a. XIII. mendean
, baina Etruria bertako jendeak ekialdetik etorritakoekin nahastean sortu zirelako ustea dago gaur.
Toskanan
zeuden meatzeek erakarri zituzketen itsasgizon horiek, eta K.a. VII. mendean Latium hartu eta Erroma sortu zuten; bertan errege etruriarrek agindu zuten K.a. 619tik 509ra. Ondoren Po ibaiaren ordokira jo zuten iparraldera, eta
Campaniara
hegoaldera.
K.a. VI. mendean iritsi ziren gailurrera, baina gerora gainbehera jasan zuten. K.a. 474an greziarrekin topo egin zuten Kuman, eta Erromatik bidaliak izan eta gero,
Samniarrek
garaitu zituzten, eta azkenik, erromatarrek Veies hartu (K.a. 396) eta geroago guztiz menderatu zituzten (K.a. 350).
Indarra galdu bazuten ere, izan zuten oraindik eraginik erromatarren artean, batez ere etxegintzan eta arte lanetan.
Etruriarren zibilizazioa hiritarra izan zen batik bat, hasieran erregea (
Lucumon
) zelarik buru; gero aristokraziak hartu zuen agintea. Hiri nagusiak
Arretium
(Arezzo), Kortona, Perusia (Perugia), Kamars (Chiusi), Volsinies, Tutere (Todi),
Chisra
(Cerveteri),
Velsu
(Orvieto), Veies, Tarkinia eta Velathri (Volterra) ziren. Gizarte horrek, hilobietan ikusten den arteak erakusten duenez, luxuzko, atseginezko irudia du. Eragin greko nabarmena badu ere, arte etruriarrak jatortasun bikaina erakusten du.
Etruriarrek harri handiak erabiltzen zituzten beren gotorlekuak, zubiak, ubideak eta estolderiak eraikitzeko. Etxeak adreilu eta zur margotuzkoak zituzten. Arkitektura etruriarrak utzi dituen aztarnen artean aipatzekoak dira Cerveteri eta Tarkiniako hilobiak, eta Volterrako Ate Arkuduna. Estatuetan buztin egosia erabili zuten: Veiesko Apolo, senar-emazteen hilobia. Freskorik bikainenak Cerveteri, Chiusi eta Tarkiniako hilobietan azaltzen dira.
- ↑
a
b
Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
k
etrusko
eta
etruriar
sinonimoak direla dio, baina lehenengoak hizkuntza ere izendatzen duenez,
etruriar
hartu dugu herritarrei buruzko artikuluaren izenburutzat.
- ↑
a
b
Euskaltzaindia
. (2015-01-30).
174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak.
, 9 or.
.
- ↑
a
b
Felix Gaffiot
Dictionnaire Illustre Latin Francais
- ↑
Haynes, S.. (
2000
).
Etruscan Civilization.
Los Angeles
: The J. Paul Getty Trust
.
- ↑
Bonfante, G.; Bonfante, L.. (
2002
).
The Etruscan Language. An Introduction.
Manchester University Press
.
- ↑
Bonfante, Larissa. (
1990
).
Etruscan.
University of California Press
ISBN
0-520-07118-2
.
.
- ↑
Cary, M.; Scullard, H. H.. (
1979
).
A History of Rome.
,
28
or.
ISBN
0312383959
.
.