Sare eta teknologia protokoloak
*
Aplikazio geruza
|
DNS
,
FTP
,
HTTP
,
HTTPS
,
IMAP
,
IRC
,
NFS
,
NNTP
,
NTP
,
POP3
,
SMB/CIFS
,
SMTP
,
SNMP
,
SSH
,
Telnet
,
SIP
,
gehiago
|
Aurkezpen geruza
|
ASN.1
,
MIME
,
SSL/TLS
,
XML
,
gehiago
|
Saio geruza
|
NetBIOS
,
gehiago
|
Garraio geruza
|
SCTP
,
SPX
,
TCP
,
UDP
,
gehiago
|
Sare geruza
|
AppleTalk
,
IP
,
IPX
,
NetBEUI
,
X.25
,
gehiago
|
Lotura geruza
|
ATM
,
Ethernet
,
Frame Relay
,
HDLC
,
PPP
,
Token Ring
,
Wi-Fi
,
STP
,
gehiago
|
Geruza fisikoa
|
Kable ardazkide
,
Zuntz optiko
,
Pare kordatu
,
Mikrouhin-sarea
,
Irrati bidezko sarea
,
RS-232
,
gehiago
|
*
OSI ereduaren
arabera
|
Ethernet
IEEE 802.3
estandarraren inplementazioa dugu.
Xerox
-ek
CSMA/CD
1-iraunkor protokoloan oinarrituriko lehenengo Ethernet sarea sortu zuen, bus
topologiarekin
.
Saren haspanetan fabrikatzaile bakoitzak bere sare mota propio eraikitzen zuen, bere teknologia bereziarekin, honek sare lokalak arautzeko norma baten beharra sortu zuen. Horretarako
IEEE
batzordeak hiru talde sortu zituen:
IEEE 802.3
Ethernet-en oinarritutako sareen protokolo familia deskribatzen du,
IEEE 802.4
estandarrak
Token bus
deskribatzen du eta
IEEE 802.5
(
Token Ring
).
2000.urtean Ethernet erabiltzen duten sareek merkatuko %80-%90 dira eta
IEEE 802.3
arauak hiru sare mota biltzen ditu: 10
Mb/s
-koa, Fast Ethernet edo 100
Mb/s
-koa eta 1
Gb/s
-koa edo
Gigabit
Ethernet
Hasieran
10Base5
(ethernet lodi)
kable ardazkidea
erabiltzen zen, nahiko lodia eta gogorra. Kable honekin banpiro-deribazioaren bidez atxikitzen dira estazio gehiago.
Hurren
10base2
(ethernet mehea) ardazkidea sortu zen. 10Mb/s-ko abiadura eta 200 metroko gehiegizko segmentua onartzen zuelarik. “Base” hitzak Ethernet sareak
oinarri-bandako
seinaleak erabiltzen dituela adierazten du. Kable honen konexioak T motakoak dira eta
BNC
konektoreak erabiltzen ditu.
Dena den
2000
. urtetik aurrera
transmisio-biderik
erabiliena
pare kordatua
da. Eta hauen artean erabiliena (
2006
)
100Base-T
da baina
1000Base-T
1000mb/s-ko abiadurarekin ere merkaturatuta dago.
Ethernet sare bat osatzeko kableak, konexio abiadura,
transmisio
mota eta gehienezko luzera ezagutzera ematen dituen
nomenklatura
baten bitartez arautzen dira.
Kablea eta Konektoreak Ethernet
IEEE 802.3
arauan
Kablea
|
Kable-mota
|
Konexioa
|
Gehienezko distantzia
|
Gehienezko estazio kopurua
|
Oharrak
|
10base5
|
Ardazkide lodia (50 ohm)
|
banpiro motako konektoreak
|
500m
|
100
|
Muturreko lerroak terminal-buruekin bukatu behar dira, seinalea bueltan ez etortzeko
|
10base2
|
Ardazkide mehea,50 ohm,RG58
|
BNC
|
185 m
|
30
|
Konexioak "T" bidez (Arazoa: sarea ireki behar da). Muturreko lerroak terminal-buruekin bukatu behar dira, seinalea bueltan ez etortzeko
|
100baseT
|
Pare kordatua UTP kategoria 5
|
RJ-45 (ISO8877).
|
100 m
|
|
Hub: Bus logiko (barruan) kontzentragailu baten eta honi estazio guztiak konektatuta
|
Ethernet-en
transmisio
modua
asinkronoa
da, hau da, ez du erloju nagusirik erabiltzen ekipoak sinkronizatzeko, baina
bit
mailako sinkronizazioa beharrezkoa da.
10BaseT-rarte erabiltzen zen jatorriko
kodeketa
, Manchester zen.
UTP
5.mailako kablearen gainean erabiltzen den Fast Ethernet-ek, “4b/5b”
kodeketa
erabiltzen du, hau da, 4 bit bidaltzeko eta 5 erloju tarte.
Zuntz gaineko Ethernet
Gigabit
-ean eta
STP
(1000base-T)-en “8b/10b”
kodeketa
erabiltzen da.
UTP
5.maila gainean erabiltzen den Gigabit Ethernet-ek anplitude-
modulazio
kodeketa
erabiltzen du.
Mac
azpi-geruzaren betebeharrak ondorengo hauek dira:
Onartu/Bidali datuak
maila fisikora
Onartu/Bidali datuak
LLC
azpimailara
CRC
-a kalkulatu
Betegarria eremuak txertatu
Talka bat detektatu ezkero, transmisioa gelditu eta JAM seinale bat sortu
Erroreak dituzten tramak baztertu
Entzun kanala, libre noiz dagoen jakiteko
Norberaren helbidearekin datozen tramak hartu
Ethernet-ek “
CSMA/CD
1-iraunkor”
protokoloa
erabiltzen du, baina konexioentzat “algoritmo bitar esponentziala” erabiltzen du.
Talka bat gertatzen denean
JAM
seinale bat hedatzen da sarean eta estazioak transmisioa eten eta denbora aleatorio bat itxaroten du. Denbora hau hedapen abiaduraren bikoitza da eta talkaren zenbakiarekin zerikusia du.
Kommutadoreen
(
switch
) agerpenak
LAN
kommutatuen sorrena ekarri zuen. Ordenagailu bakoitza
ataka
batera konektatuta dagoenez eta sortzen den trafikoa helburu-ordenagailuak soilik jasotzen duenez, komunikazioak sarearen gehienezko abiadura hartu dezake.
Kommutadoreak
tramaren helbidea aztertzen du eta aurrez osatutako taula batzuen bidez dagokion
atakara
zuzentzen du.
Kommutadoreak
erabiltzen direnean Ethernet sareek
transmisio-biderik
ez dutenez konpartitzen, ez dira beharrezkoak
CSMA/CD
bezalako
atzipen protokoloak
. Ethernet-en erabiltzen diren
transmisio-bideek
transmisioaren
noranzko bakoitzerako kanal ezberdin bat erabiltzen dutenez, Ethernet duplex teknologia lortu zen. Teknologia honetan ez dago talkarik eta mugapen bakarra
seinalearen
distortsio-atenuazio da.
Sarera konektatutako
ordenagailuak
seinale-trukaketan baldintza eraginkorrenak negoziatzeko aukera da beste hobekuntza bat.
- Hasierako Ethernet eta kommutatuaren arteko alderaketa
-
Hasierako Ethernet sarea: partekatutako bitartekoa, talka. Ordenagailu guztiak lehian.
-
Ethernet aurreratua: konexio kommutatua, talkarik gabe. Ez dago lehiarik ordenagailuen artean.