Wikipedia, Entziklopedia askea
Estuardo etxea
(
ingelesez
Stuart
edo
Stewart
)
1371
eta
1693
bitartean
Eskoziako
erregetzan egon zen
dinastia
edo familia izan zen. 1603tik aurrera baita
Ingalaterran
ere
Jakue I.aren
eskutik.
Etxe honen arbasoak Fitzalan leinua dira,
Bretainiakoa
, eta XII. mendean heldu ziren,
Dabid I.a
eskoziarren erregeak Europa kontinentaleko beste familia batzuekin batera (Bruce, Douglas, Giffard...) Eskoziara gonbidatuta eta, haiekin batera, burguak, monasterioak eta lurrak populatzeko herritar anglosaxoiak heldu ziren Eskozia hego eta ekialdera. Egungo
Renfrewshire
n finkatu ziren. Normandiarren frantses kultura eta hizkuntza ekarri zituzten aldean, eskoziar eliteak imitatzen saiatu zirenak.
Dabid erregeak bere oinordekoentzat
Eskoziako Zerbitzari
Nagusia titulua sortu zuen,
High Steward of Scotland
, luze gabe leinuaren izen bilakatua: gurean Estuardo adierazitakoa. Ingalaterrarekin izandako harremanen eta gerren ondorioz, Estuardotarrek hango ohituren eragina ezarri zuten gortean.
Jakue IV.a
k, artean, bazekien gaelikoz hitz egiten, baina ez Ingalaterrako oinordeko ere bilakatutako
Jakue V.a
k, umetan errege bilakatuak. Harekin batera, Eskozia-Ingalaterra uztartuta geratu ziren Estuardo etxearen eskutik.
Horrek, baina, areagotu egin zituen liskarrak Ingalaterrako manera elitista eta ohitura urrunak hartutako erregeen eta eskoziar jaun eta tradizioen artean, baita borroka biziak piztu ere, erlijioari lotuta. Jakue VI.a Ingalaterrako I.a bilakatu zen. Ingalaterrako dinastiaren lehenbiziko garaia
1649an
Errepublika
aldarrikatu zen arteraino luzatu zen. Hamarkada baten ondoren Estuardotarrak monarkiara itzuli eta
1689
. urte arte mantendu ziren, urte honetan
Jakue II.a Ingalaterrakoa
erregetzatik kendu eta bere ordez
Gilen III.a Orangekoa
jarri zuten.
Hau hil ostean, bere ordez Estuardo dinastiako azken monarka ipini zen:
Ana I.a Britainia Handikoa
, erregina honek
1714
. urterarte
Britainia Handia
eta
Irlandako
lehenbiziko monarka bilakatzea lortu zuelarik. Azken erregina hau ondorengorik gabe hil zenean, bere senitarteko hurbila zen
Jurgi I.a Britainia Handikoa
errege bilakatu zen, honenbestez
Hannover etxea
erregetzan ezarri zen.