Wikipedia, Entziklopedia askea
|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Estetizismoa
,
Ingalaterran
,
XIX. mendearen
amaieran sorturiko
mugimendu artistikoa
da.
Edertasunarekiko
pasioan oinarritzen da, "artea arteagatik". Filoso?a espiritual batean oinarrituriko korrontea da estetizismoa,
Immanuel Kanten
?loso?an hain zuzen ere; honen arabera arau estetikoak
moralitatetik
,
plazeretik
edota
erabilgarritasunetik
aldendu behar dira. Estetizismoaren arabera artea edertasuna goraipatzeko erabili behar da, edozein gai sozialaren gainetik dagoen zerbait da.
Frantzian
garaturiko
dekadentismoaren
eta
sinbolismoaren
eraginak jasan zituen. Mugimenduaren izaerak ?loso?a
utilitaristaren
aurka eta industrializazioak ekarritako estetika itsusiaren eta materialismoaren aurka azaldu zen.
Estetizismoak edertasunaren kontzepzio super?ziala defendatzen du, estetikaren inguruko hausnarketen gainetik dagoena.
Modernismoaren aurrekaritzat har genezakeen mugimendua, XIX. mendearen amaieran
naturalismoaren
kontrako korronte bezala agertu zen,
William Morrisek
arte kontzeptu berri bat proposatu zuenean: denontzat izango zen artea eta edonon aurkituko zena,
industrializazioaren
korrontearen inbasioa saihestuz. Ideia utopiko honen inguruan beste hainbat mugimendu garatu ziren estetizismoarekin batera, sinbolismoa adibidez. Korronte hauek ateak irekiko zizkioten
Art Nouveau
korronteari. XIX. mendearen amaieraren ezinegonetik ihes egiteko ahalerak izan ziren estetizismoa, dekadentismoa eta sinbolismoa. Eguneroko errealitatetik ihes egin nahi zuten korronte hauek edertasuna gurtzeko interesa partekatzen zuten. Hala ere, mugimendu hauen artean desberdintasun nabarmenak zeuden, ad. estetizismoaren "artea arteagatik" dekadentismoaren izaeraren aurka jotzen zuen bortizki.
Tematika
?guratiboen
aldetik, gotikoaren aspektu naturalistak erabili zituen estetizismoak: elementu naturalak (landareak gehien bat) era uhintsu batean plasmatzen adibidez, helburua edertasuna gurtzea zelarik. 80'. hamarkadan korronte estetizistak sintetizatu ziren, tematika begetala konposizioen oinarritzat hartuta ia beti. Alde intelektualaren ikuspegitik, estetizismoa ?loso?a espiritual bat zen bere oinarrian. Edertasunaren gorespena orduko sozietatearen arrunkeriaren aurka azaldu behar zen, aspektu eta diziplina guztietan. Literatura izango zen ideia honen bozeramailea
Europan
zehar,
Walter Paterren
lanekin kontsolidatu zena. Saiogilearen
Mario epikureoa
obran argi geratzen dira estetizismoaren helburu eta nahiak: bizitza era intentsoan bizi behar dela, edertasuna idealtzat jarraituz. Ikuspegi hauek,
errenazimenduaren
inguruko hausnarketa eta azterketekin batera, izango ziren orduko idazleen eredu, (Oscar Wilde adibidez). Orokorrean Paterren lanek gazteria ingelesaren estilo bohemioa bizi-?loso?a batean bilakatu zuten. Mugimenduaren amaiera
1895an
,
Oscar Wilderen
aurkako epaiketa gertatzean ailegatu zen.
·
Oscar Wilde
idazlea. ·
Aubrey Beardsley
margolari eta ilustratzailea. ·
Mary Lizzie Macomber
margolaria. ·
James McNeill Whistler
margolaria. ·
Dante Gabriel Rossetti
idazle, ilustratzaile eta margolaria. ·
Edward Coley Burne-Jones
margolari eta diseinatzailea.