Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatutu
hitzak, amankomuneko ezaugarri bezala, gizarte edo lurralde batetakoak izatea amankomunean duten pertsona batzuen harremanak erregulatzea duten
arau juridiko
ezberdinei erreferentzia egiten die.
Estatutu izena jasotzen duten
lege
edo
araudi
mailako arauak existitzen dira. Ohi, izen hori, arrazoi historikoengatik jasotzen dute, eta kolektibo zehatz batentzako erregulazio bat ematen dute.
Erga omnes
eragina duten arauak dira
Espainian
, horren adibide bat,
Langileen Estatutua
da
lan harremanak
eta eskubide sindikalak erregulatzen dituen legeak jasotzen duen izena dena (formalki, legea,
Errege Dekretu Legegile
bat da).
Espainian dagoen bigarren adibide bat,
Autonomia Estatutuak
dira,
Autonomia erkidegoen
eskumenak erregulatzen dituzten arauak direnak (bana dago autonomia erkidego bakoitzeko). Kasu honetan,
estatutu
izenak, arau berezi bat dela esan nahi du, non autonomia erkidegoko legebiltzarra eta Estatukoaren arteko onarpen berezi sistema bat dagoen.
Sozietate zuzenbidean
estatutu izena
pertsona juridiko
baten (sozietate, elkarte edo fundazioa) funtzionamendua erregulatzen duen bazkide edo sortzaileen artean adostutako arauak hartzen du. Orokorrean, organo kolegiatu guztiek amankomunean dute, baita
izaera juridiko
gabeko entitateek ere.
Beste batzuen artean, bere funtzio garrantzitsuenak, honako hauek dira:
- Entitatearen funtzionamendua kanpokoen aurrean erregulatzea (adibidez, erabakiak hartzeko arauak, ordezkariak, etab...)
- Partaideen eskubide eta betebeharrak eta hauen arteko harremanak erregulatzea
Kasu honetan, arauak, nagusiki,
inter partes
eragina du.