Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatu terrorismoa
estatu
batek egiten du, eta
kontrainsurjentzia
-
estrategia
planifikatua eta antolatua da.
Demozidio
mota bat da. Bere helburuak betetzeko, terrorismoa erabiltzen du estatu batek
errepresio politikorako
, legez gaindiko
indarkeria
baliatuz herritar guztien edo sektore baten aurka, eta maiz,
subertsio
egoeran gertatzen da hori. Honako praktika hauek bil daitezke estatu-terrorismoan:
- pertsonen aurkako jazarpena,
bortxaketak
,
torturak
eta
erailketak
,
polizia
,
armada
nahiz indar
paramilitarren
eskutik;
- talde
terrorista
faltsuen sorrera, normalean ekintza polizial eta militarrak kamuflatzeko; batzuetan, estatuek itxuraz bere kontrako taldeak sortu izana, horiek burututako gehiegikeriak eta ekintza indiskriminatuak
insurjentzia
-taldeei leporatzeko;
- militar eta poliziengan, herriaren aurkako jarrerak toleratu eta sustatuz,
inkontrolatuen
ekintzei bidea zabaltzea;
- insurjentziaren aurkako
mertzenario
eta talde paramilitarren sorrera eta jarduera bultzatzea;
- herritarren aurkako zigor operazio zuzenak, "terroristei laguntzea" egotzita, zibilen artean eragindako biktimak "kalte kolateral" gisa azalduz;
- herritarrei legedi ez demokratiko bat ezartzea, herritarren
giza-eskubideak
urratuz.
Hala ere, estatu-terrorismo izendapena eztabaidatua izaten da kasu askotan, indarreango
ordenamendu juridikoak
eta horren aplikazioak estrategia hori erraztu eta jokoan dauden interes politiko eta
geopolitikoak
direla eta,
terrorismo
terminoaren balorazio negatiboa baztertzearren. Teoria anarkista eta ultraezkertiarren arabera, berriz, terrorismo bakarra estatuak egiten duena izaten da. Estatu-terrorismotzat jotzen diren jarduera zenbait
gerra zikin
terminoan bildu izan dira batzuetan, tokiaren eta une historikoaren arabera termino horrek bere baitan adiera ezberdinak jasotzen baditu ere.