Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatu
konfesionala
erlijio
espezifiko bati atxikitzen zaiona da,
erlijio ofiziala
deritzona (estatuko eliza edo ezarritakoa). Egoera hori usadio eta ohituren edo tradizioaren ondorioa izan daiteke, edo bertako
legedian
isla daiteke, batez ere herrialdeko
Konstituzioan
. Estatuak erlijio ofizial bat aitortzeak ez du esan nahi beste erlijio batzuk askatasunez praktikatzea onartzen ez denik, bai publikoki, bai esparru pribatura mugatuta. Egoera hori
erlijio-tolerantzia
edo
intolerantzia
da, hurrenez hurren.