Estatu Islamikoa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Irak eta Sortaldeko Estatu Islamikoa
?????? ????????? ?? ?????? ??????
Goiburua: Irauten eta Hedatzen
????? ??????
B?qiyah wa-Tatamaddad [1] [2]

Black Standard (en) Itzuli eta Flag of Daesh (en) Itzuli
Syrian, Iraqi, and Lebanese insurgencies.png
Geografia
Hiriburua Ar-Raqqah ( de facto ) [3] [4]
35°1′15″N 40°27′12″E
Administrazioa
Gobernu-sistema Aldarrikatutako kaliferria
Kalifa "Ibrahim" Abu Bakr al-Baghdadi [5] [6]
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Moneta Islamic State Dinar (en) Itzuli
Historia
1999 Jamaat al-Tawhid wal-Jihad
2006 Islamic State of Iraq (en) Itzuli
Bestelako informazioa

Estatu Islamikoa ( EI edo, askotan, IS , ingelesez : Islamic State , arabieraz : ?????? ?????????‎ ad-Dawlah al-Isl?m?yah ) edo Daesh talde armatu jihadista da, 2010eko hamarkadaren hasieran nazioartean inolako onarpenik ez duen estatu bat aldarrikatu zuena Ekialde Hurbilean , Siria eta Irakeko lurretan. Lehenago Irak eta Sortaldeko Estatu Islamikoa izena zuen ( ISIL siglak ingelesez), edo Irak eta Siriako Estatu Islamikoa ( ISIS siglak ingelesez; arabieraz : ?????? ????????? ?? ?????? ??????‎ ad-Dawlah al-Isl?m?yah f?l-?Iraq wa ash-Sh?m ), eta batzuetan arabierazko akronimoa erabiltzen da izendatzeko: Da?esh ( ???? ). Jihadismo sunniarrak sortutako erakunde armatua da. [oharrak 1] [7]

Taldea 1999an sortu zen Jama'at al-Tawhid wal-Jihad izenarekin. Talde honen ondoren sortu zen Tanzim Qaidat al-Jihad fi Bilad al-Rafidayn taldea, askotan al-Qaeda Iraken edo AQI izenarekin ezagunagoa. Irakeko insurgentziaren parte izan zen, Irakeko Indar Internazionalaren aurka, Irakeko gerraren ostean. Iraken Mujahidinen Shura Kontseiluarekin batu zen, hainbat talde sunitarrekin batera. Hauek izena aldatu zuten ondoren, Irakeko Estatu Islamikoa edo ISI izena hartuz. Bere momenturik gorenean Anbar , Ninive eta Kirkuk probintziatan kontrol nabarmena izan zuen, baina 2008tik aurrera boterea galtzen hasi zen, batez ere euren metodo biolentoak zirela eta.

Oharrak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Lehenago ISIL izena hartzen zuena ( ingelesez : Islamic State of Iraq and the Levant eta batzuetan Islamic State of Iraq and Syria edo ISIS. Beste erreferentzia batzuetan ash-Sham eta Irakeko Estatu Islamiko izena dauka, Siria Handiari erreferentzia eginez. Kasu horietan arabieraz : ?????? ????????? ?? ?????? ??????‎ izena du, hau da, ad-Dawlah al-Isl?m?yah f?l-?Ir?q wa ash-Sh?m . DA?ESH ( arabieraz : ????‎ ) akronimoa oso erabilia da arabiar munduan.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]