Wikipedia, Entziklopedia askea
XIII. mendeko frantziar margolan bat,
Erdi Aroko
hiru estatuen sistema adierazten duena:
Oratores
("otoitz egiten dutenak"),
Bellatores
("borroka egiten dutenak") eta
Laboratores
("lan egiten dutenak").
|
Artikulu honek
erreferentziak
behar ditu.
Hemen
erreferentzia egiaztagarriak
gehituz lagun dezakezu.
|
Estamentua
(
Heg.
) edo
estatua
bereziki
feudalismoan
eta
Antzinako Erregimenean
zuzenbide-egoera eta pribilegio berberak zituzten pertsonek osatzen zuten
gizarte-maila
da. Estamentuak hiru dira:
aitoren seme-alabak
,
elizjendea
eta
hirugarren estatua
(
nekazariak
,
eskulangileak
eta
burgesak
). Sistema hau, gehienbat,
herrialde kristauetan
erabili zen,
Aro Modernoa
ren hasierara arte. Pixkanaka, estatuen sistema baztertu egin da, eta gizartea antolatzeko sistema berriak sortu eta garatu dira.
Sistema estamental ezagunena
Frantzia
ko
Ancien Regime
("
Antzinako Erregimena
") izan zen, herrialde hartan
Iraultzara
arte erabili zena (1789-1799). Monarkia bat zegoen, errege-erreginekin, eta, beste aldetik, elizjendea (lehen estatua), aitoren seme-alabak (bigarrena) eta
herri xehea
(hirugarrena) zeuden. Beste eskualde batzuetan (adibidez,
Eskandinavian
eta
Errusian
), burgesia eta nekazariak bi estatutan banatuta zeuden, azken hauek laugarren estatu bat eratzen zutelarik. Horretaz gainera, lurrik ez zuten pertsona txiroak batzuetan estatuetatik kanpo eta eskubide politikorik gabe gelditzen ziren.
Ingalaterran
, bi estamentuko sistema sortu zen: elizjendea eta aitoren seme-alabak, batetik, eta "herria" (hirugarren estatua izan beharko lukeena) beste aldetik. Sistema honek parlamentua bitan zatitu zuen:
Komunen Ganbera
eta
Lorden Ganbera
(
Kongresua eta Senatua
).
Alemania
hegoaldean, estatuak noblezia (printzeak eta elizgizonak),
zaldunak
eta burgesia ziren.
Eskozian
, estatuak elizjendea, aitoren seme-alabak eta burgesia ziren, Frantzian bezala; hala ere, azken hauek
Shire Commissioners
izena zuten, eta burgesia eta erdiko eta beheko mailak ordezkatzen zituzten. Estatu hauek
Eskoziako Legebiltzarra
osatu zuten.