Estibaliz Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estibaliz Martinez
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoa Estibaliz Martinez Yerro
Ordezkatutako herrialdea   Euskal Herria
Jaiotza 1980ko maiatzaren 9a (44 urte)
Gasteiz , Araba
Garaiera 1,64±0,01 metro
Diziplina Gimnasia erritmikoa
Urteak talde nazionalean 1995~1997
Kluba Beti Aurrera
Aurreko entrenatzailea Iratxe Aurrekoetxea
Erretiroa 1997

Estibaliz Martinez Yerro ( Gasteiz , 1980ko maiatzaren 9a - ) gimnasta ohi arabarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zazpi urte zituela ekin zion gimnastika erritmikori Gasteizko Beti Aurrera klubean hain zuzen ere. Bertan Tania Lamarca edo Almudena Cid izan zituen kideak.

1995ean Espainiako selekzioan sartu zen, eta hantxe egon zen 1996an kirol profesionala utzi arte. [1] Taldeka Budapesten eta Vienan Munduko Txapelketak eta Atlantako Jokoetan urrezko domina lortu zituen. Atlantan berarekin aritu zutenak Estela Gimenez , Nuria Cabanillas , Lorena Gurendez , Marta Baldo , Tania Lamarca eta Maider Esparza izan ziren. [2]

Egun Pilates irakasle eta kiromasajista da Gasteizen.

Palmaresa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Urtea Olinpiar Jokoak Emaitza
1995 Munduko Txapelketa, Viena zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Europako Txapelketa, Praga brontzezko domina (proba osoak eta aro) zilarrezko domina (pilota eta zinta)
1996 Munduko Txapelketa, Budapest zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta)
Olinpiar Jokoak urrezko domina (proba osoak).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]