한국   대만   중국   일본 
Espartel lurmuturra - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Espartel lurmuturra

Koordenatuak : 35°48′02″N 5°54′22″W  /  35.8006°N 5.9061°W  / 35.8006; -5.9061
Wikipedia, Entziklopedia askea
Espartel lurmuturra
Mota lurmutur eta headland (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak 35°48′02″N 5°54′22″W  /  35.8006°N 5.9061°W  / 35.8006; -5.9061
Herrialdea   Maroko
Former region of Morocco Tanger-Tetuan
Ur-gorputza Ozeano Atlantikoa

Espartel lurmuturra ( arabieraz : ??? ???????‎ ) Marokoko ipar-mendebaldeko kostaldean dago, Gibraltarko itsasartearen mugetako bat dena.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Tangerretik hurbil dago, 12 kilometrotara. 110 metroko altuera du eta tontorrean 23 itsas milietara ailegatzen den itsasargia du. Bere magalean, Neolitoren aztarnak dituzten Herkulesen leizeak daude. [1]

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran , 1782ko urriaren 20an, britainiar eta frantziar/espainiar itsas-armaden arteko gudua izan zen kostaldetik 18 itsas milietara. Espartel lurmuturreko guduan Luis de Cordova y Cordova eta Richard Howe almiranteek zuzendutako armadek Gibraltarreko setioa hausteko borrokatu zuten. [2]

1911ko abenduan, P&O konpainiaren SS Delhi itsasontzia handik gertu hondoratu zen. Britaniar eta frantziar itsasontziek bidaiari guztiak salbatu zituzten baina hiru frantziar erreskatatzaile hilik suertatu ziren.

Espainiako Gerra Zibilean , 1936ko azaroaren 29an, Espartel lurmuturreko guduan bi gurutze-ontzi matxino eta bi destruktore errepublikano borrokatu zuten. Matxinoen garaipenak itsasartearen jabetza eman zien. [3]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Duckeck, Jochen. Grottes d'Hercules. in: Show Caves of the World . .
  2. Chartrand, Rene; Courcelle, Patrice. (2006ko uztaila). Gibraltar 1779?1783: The Great Siege. (1. argitaraldia) Osprey Publishing ISBN 978-1-84176-977-6 . .
  3. Thomas, Hugh . (1979). La guerra civil espanola. 6 Ediciones Urbion, 184 or. ISBN 84-85266-54-4 . .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Geografia
Maroko
Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .