Wikipedia, Entziklopedia askea
Auzitegi Gorena
Espainiako
botere judizialaren
organo garrantzitsuena edo gorena da. Egoitza
Madrilen
du eta agindu guztietan nagusia da,
Auzitegi Nazionalaren
gainetik.
Auzitegi Gorena, azken ekinaldikoa da kasu guztietan. Bere erabakiak ezin dira helegitea aurkeztu, eskubideak urratzen ez badira.
Espainiako erregeak
soilik utzi dezake, Auzitegi Goreneko agindu bat baliorik gabe,
Konstituzioak
barkamen eskubidea ematen diolako.
Bere zereginen artean, alderdi politikoen ilegalizazioen gaiaz, edota ministro edo Gobernuko presidentearen aurkako akusazioak eramaten ditu. Bere azpiko auzitegien helegiteak berrezten edo baliogabetzeaz ere arduratzen da, honek duen azken ekinaldiko nagusitasuna erabiliz.
Espainiako
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak
, Auzitegi Goreneko zereginak ikuskatzen ditu.
Presidente bat eta hainbat magistratuz osatua dago. Hauek, Erregeak aukeratzen ditu Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak gomendatuta.
Bost gelaz osatua dago:
- Lehenengoa: Jurisdikzio zibila
- Bigarrena: Zigor-jurisdikzioa
- Hirugarrena: Administrazioarekiko jurisdikzioa
- Laugarrena: Gizarte-jurisdikzioa
- Bosgarrena: Jurisdikzio militarra