Wikipedia, Entziklopedia askea
Esku-paperak
kalean sakabanaturik; hain zuzen, kalea da esku-paperak banatzeko leku ohikoa. Neurrigabeko banaketak, ordea, ingurumen arazoak erkartzen ditu, irudian ikus daitekeenez.
Publizitatean
,
esku-papera
edo
esku-orria
paperean
banatzen den euskarri bat da,
orri
bakar batekoa eta leku publiko batean eskuz esku banatzen dena edo publikoaren eskura jartzen den leku batean interesatuek beraiek hartzen dutena. Banaketa etxez etxe gerta daiteke, iragarki orria postontzietan edo etxeko sarreretan utziz. Batzuetan, orria tolesturik banatzen da, bi edo hiru zatitan, iragarki-orriko atalak hobeki bereizteko; kasu horietan, esku-paperak
diptiko
edo
triptiko
izena hartzen du.