Wikipedia, Entziklopedia askea
≪Erretoriko≫ orriak hona dakar. Diskurtso-figura edo literatura-figurari buruzko artikulua hau da: ≪
Figura erretoriko
≫
Erretorika
hitza
grezieratik
dator,
ρητορικ?
, eta euskaraz "erantzunik gabe" esan nahi du.
Latinez
ars rhetorica
izenaz ezagutu zen, "hizlariaren gladera".
Euskaltzaindiaren
Literatura Terminoen Hiztegia
k
[1]
honela definitu du erretorika: "antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina bereziki
oratoria
generoan
. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adierazten dute".
[2]
Horren arabera erretorika
pertsuasioaren
artea izango da.
Erretorika, aipatu dugunez,
Grezian
sortu zen. Hasiera batean haren interesa ahozko hizkuntzara bideratu zen. Ondoren, hizkuntza idatzia garrantzia hartzen joan zen ahala, testuak ere aztertu zituen, bereziki
Erromako
garaietan.
Erdi Aroan
zehar eta XIX. mendera arte irakaskuntza garrantzi handia izan zuen, bereziki
jakintza humanistikoetan
. Gaur egun erretorikak indar berritua jaso izan du eta bere eragina oso arlo desberdinetan ikus daiteke:
Literaturan
,
Politikan
,
Publizitatean
; esan daiteke ikus-entzunezko munduan ere erretorika berezi bat lantzen ari dela: irudien bitartez
metaforak
,
sinboloak
,
pertsonifikazioak
erraz adieraz daiteke.
- Inventio
: gaia, ideia aukeratu.
- Dispositio
: gaia antolatu, ordenatu (bukaeratik hasi).
- Elocutio
: pentsatu bezala adierazi (kantatu).
- Actio
: doinu eta keinu egokiak erabiliz egin ere.
- Memoria
: bat-batean egiteko memoria landu.