Errekete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erreketeko armarria
Borgoinako gurutzea , karlisten bandera.

Erreketeak Lehen Karlistaldian sortutako miliziako hegoaldeko nafar karlista k ziren. XX. mendearen hasieran, karlisten erakunde paramilitarrak izena hori hartu eta Espainiako Gerra Zibilean matxinoen alde aritu ziren nafar gudaroste guztiei ere halaxe esaten zaie.

Izena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1833ko udazkenean , Lehen Karlistaldia hasi eta berehala, sortu ziren lehendabiziko lau batailoi karlistek , Nafarroan ohitura zen moduan, ezizena hartu zuten. Lau batailoi horien ezizenak "Salada", "Morena", "Errekete" eta "Hierbabuena" ziren. "Errekete" esanahi gabeko hitza izanda, garai hartako idazleek azaldu zuten 1833 . urtearen bukaeran izandako gatazkak eta gero, hirugarren batailoiko soldaduek hain txarto zituzten jantziak, non beste batailoietako soldaduek ikusi eta horrela abesten baitzieten: "Estali zaitez, soldadu, estali zaitez, ipurdia ikusten zaizu eta" . Hirugarren batailoikoek txantxa onartu eta, herrietan emakumeak ez gaizpidea hartzeko, hitzak aldatu eta horrela abesten zuten: "Estali zaitez soldadu, estali zaitez, erreketea ikusten zaizu eta" . [1] .

Beste batzuen ustez, frantsesezko requete hitzetik dator [2] : euskaraz , "errekerimendu" edo "eskakizun".

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Lehen Karlistaldiko batailoi horren ezizena XX. mende aren hasieran zenbait erakunde karlistak erabili zuten, bai izen moduan, bai beren argitalpenetan Katalunian , Aragoin zein Andaluzian .

Joan Maria Romak [3] 1907an errekete izena jarri zion karlisten gazte-erakunde sorberriari. Aldizkaria Lo Mestre Titas zuen. [4] Joaquin Llorens agindupean, 1913an antzinako gazte-erakundea karlisten erakunde paramilitar bihurtu zen, Frantzian Action francaisek Camelots du Roi bere gazte-erakundearekin egin zuen moduan. Hasieran, Lehenengo Mundu Gerra garaian, jarduera gutxi izan arren, 1920an Juan Perez Najeraren agindupean eta, batez ere, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren berpiztu zen.

1932an Jose Enrique Varela agintari nagusi bihurtu eta antolaketa militarra ezarri zuen: oinarrizkoa 5 txapelgorri eta buruzagi batek osatutako patruila zen; 246 lagunek konpainia sortu zuten eta hiru konpainiak, Tertzioa. 1934an, erabakigarria izan zen Fal-Conde Comunion Tradicionalista ko buruzagitzara heltzea erreketea sendotzeko, alfonsino ekin zituzten aliantzei muzin eginez eta argi eta garbi altxamendu baten alde eginez. [5] 1934ko apirilaren 15ean , Sevillan 650 txapelgorri andaluziar desfilatu eta ohiko lekuetatik at, karlisten indarra azaldu zen. 1935ean Ricardo Rada agintari nagusi bihurtu eta 1936ko uztailerako 30.000 errekete ziren. [6] Nafarroan, 1936 hasieran, 6.360 errekete kide zeuden, 9 tertziotan banatuta. Urte haietan, karlismoak 30eko hamarkadako eskuin erradikaleko Europako beste alderdi-milizien itxura bera hartu zuen. [5]

Espainiako Gerra Zibilean erreketeen tertzioek matxinoen alde egin eta jokabide nabarmena azaldu zuten. [7] Karlistek, guztira, 41 tertzio osatu zituzten: 18 Euskal Herrian , 8 Gaztelan , 7 Andaluzian , 6 Aragoin , 2 Asturiasen eta Katalunian 1. Tertzio guztien izenak Jurramendiko Via Crucis en geltokietan grabatu zuten. Guztira 60.000 errekete inguru hartu zuten parte Espainiako Gerra Zibilean eta horietatik 6.000 hil ziren. Karlistek ere erretagoardian logistika konplikatua eta osatua zuten. Logistika horren partaideen artean emakumeak ( margaritas deituak) eta haurrak ( pelayos ) zeuden. [8] . Erreketeak Pelayos aldizkaria argitaratzen zuten haur eta gazteentzat. [9] Espainiako Gerra Zibilak erreketeen desagerpena ere ekarri zuen, Francisco Francok 1937ko apirilaren 19an Falange Espanolarekin batu zuelako. Manuel Fal Conde agintari politikoa eta Javier de Borbon-Parma errege-nahiak batuketaren aurka egin eta Espainiatik ihes egin behar izan zuten [10] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Jose M. Azcona. Zumalacarregui. Estudio critico de las fuentes historicas de su tiempo . Madril , 1946 . 39-41. orr.
  2. Enciclopedia Universal Sopena. Dicionario Ilustrado de la Lengua Espanola . 7. Liburukia (Per-Sak). ( Bartzelona : Ramon Sopena, S.A. Argitaletxea, 1965 ), 7353. orr
  3. historiamilitar.mforos.com [ Betiko hautsitako esteka ]
  4. Jordi Canal i Morell: Banderas blancas, boinas rojas: una historia politica del carlismo, 1876-1939 Marcial Pons Historia, 2006 ISBN 84-96467-34-1 Google Booksen
  5. a b Dronda, Javier (2013), 99. or.
  6. Josu Chueca: ≪36ko Gerra. Uztaileko kronika: Hamaika mila matxino≫
  7. Harluxet Hiztegia
  8. .
  9. Joaquin Rabago. (1977). ≪“ De flechas y pelayos a Butifarra”≫ Aldizkaria Tiempo de historia (Ano III, n.33 (1977).): 128-129. .
  10. Stanley Payne: Fascism in Spain, 1923-1977 University of Wisconsin Press, 1999 Google Booksen

Bibliografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • Dronda, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo: Religion y movilizacion antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Txalaparta, 117 or. ISBN 978-84-15313-31-1 ..
  • Francisco de Paula Madrazo: Historia militar y politica de Zumalacarregui ; Madril , 1844 .
  • Julio Arostegui : Los combatientes carlistas en la Guerra Civil espanola 1936-1939 , Madril , 1991 .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]