Erreitzu baserria
Asteasun
(Gipuzkoa) dagoen
baserria
da,
XVI. mendean
eraikia.
XVIII. mendean
lehen solairutik gora erabat eraberritu zuten.
2007ko
maiatzaren 10an
,
Eusko Jaurlaritzak
monumentu
izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Oinplano
angeluzuzena
duen familia bakarreko baserria da, 14 x 17 m-koa, bi solairu eta
ganbara
dituena. Bi isuriko hodi-
teiladun
estalki
zurezkoa
du, hegoaldera jotzen duen fatxadarekiko luzetara dagoen gailurrarekin.
Lau fatxadetan
harlangaitzezko
hormak ditu; behe solairuan, mendebaldean,
harlanduzko
gotikoa du zati batean. Hegoaldeko eta ekialdeko fatxadetan zurezko
bilbadurak
ditu,
igeltsuz
estaliak, luzituak eta
zuriz
pintatuak. Sarrera nagusia hegoaldetik dago, dobela handiak dituen
erdi-puntuko arku
baten bidez, fatxadaren ardatzetik at. Sarrera hau zapi erako zurezko ate batek betetzen du, zeina bakarrik barrualdetik itxi eta tinkatu baitaiteke. Arku-ateak
XVI. mendekoak
dira. Harlanduzko zerrenda bat du, lehenengo solairuan. Horren gainean leinuaren armarri
barrokoa
dago. Bi laurden ditu, eta behealdean honela dio: ≪
armas de la casa solariega Reizu de Suso, ano 1708
≫. Fatxada honek zurezko lau leihoko lerro bi ditu, luzetara banatuak eta ardatzei eutsita. Leiho guztiek dituzte zizelkaturiko zurezko barrenak. Pinoian zulo txiki bat dago. Bi horma-ataleko estalkia bost
petraletan
bermatzen da, ertzetan besoek eusten diotela. Ekialdeko fatxadak bao
atalburudun
bat du, zuzenean baserriko sukaldera jotzen duena. Horren ondoan, ate handi batetik ukuilura pasatzen da. Tartean erdi-puntuko arku dobeladun txiki bat dago, itsua. Lehenengo solairua hegoaldeko fatxadaren antzekoa da, eta bertako solairuetatik zurezko bilbadurak ateratzen dira. Lehenengo solairu honetako leihoek ere zurezko barrenak dituzte. Baoen betegarria harlangaitzezkoa da, eta zati batean latza da. Iparraldeko fatxada ez da apenas ikusten, zeren ia erdia harlangaitzezko oinplano angeluzuzena duen eranskin batek estaltzen baitu, bai eta baserriko teilatuaren halako luzakin batek ere. Eranskin horrek, era berean, teilape bat du iparralderantz. Komun txiki bat ere badago, erabiltzen ez dena, sarbidea lehenengo solairutik duena. Erdialdean atalburudun bao bat dago, harlanduz inguratua,
XVIII. mendeko
ate handi bat duena, zurezko orriduna. Mendebaldeko fatxada oso txikia da, lurraren malda dela-eta. Bi gezi-leiho ditu, eta harlanduz inguraturiko bi leiho ere bai. Eranskin bat du.
Estalkia
1989an
berritu zen: lehengo eskuz egindako teila okerra kendu eta teila oker mekanikoa jarri zuten. Ohiturari jarraituz, horma-atal bakoitzean gurutze bat diseinatu da, bi koloretako teilez baliatuta.
Hegoaldeko fatxadako ezkaratza nagusitik barrualdera sartzen da, eta bertan
soliba
sendoak ditu lehenengo solairuan. Egitura elementu bakarreko bi zutabe-ardatzetan bermatzen da, non habeak, besoak eta urkilak ahokatzen diren. Bost petraleko estalkiak pieza bakarreko
gapirioak
eta zurezko latak ditu. Lehenengo solairuko oholtza ohol zabalez eginda dago, eta burdinaz jotako iltzez josita dago solairuarekin. XVIII. mendeko
eskailera
batek ganbarara jotzen du. Ganbararen ataletako batean
mandioa
dago, sabaia zurezko oholez estalia.