Wikipedia, Entziklopedia askea
Gustave Courbet
,
Ehorzketa Ornansen
, 1849-1850, olio pintura, 314 x 663 cm.,
Orsay museoa
, Paris. Lehen aldiz 1851n erakutsia, erreakzio itzela eragin zuen eta artistari bat-bateko fama ekarri zion.
Errealismoa
XIX. mendearen
erdialdeko (
1830tik
1870era
gutxi gorabehera) mugimendu artistikoa izan zen. Oro har, onartzen da
Erromantizismoa
eta
inpresionismoaren
arteko iragaitea izan zela. Artista errealisten asmoa da
errealitatea
sakonean aztertzea eta fideltasunez islatzea.
Frantzian
,
1848ko iraultzak
ondorioak izan zituen arte arloan ere. Izan ere,
neoklasizismoaren
erak arbuiatu zituen artista ugarik, errealismoaren alde. Beraz, neoklasizismoaren eredu akasgabe, orekatu eta neurtuaren aurrean, errealismoak antzematen duena erakutsi nahi du ahalik eta objektiboenean,
metodo zientifikoren
antzera. Hortaz, eguneroko eszenek, jende xeheak eta arruntak ordezkatzen dituzte antzinako balentria eta mito gogoangarriak.