Erramun Olabide
, jaiotzako izen-deiturez
Raimundo German Olabide Karrera
(
Gasteiz
,
Araba
,
1869ko
martxoaren 15a
-
Okzitaniako Tolosa
,
1942ko
irailaren 9a
)
apaiza
,
hizkuntzalaria
eta
itzultzailea
izan zen.
Biblia
osoa
euskaratu
zuen.
Urdunan
ikasketak hasi zituen,
Loiolan
Jesusen Konpainian
sartu eta
1902an
apaiztu egin zen.
Veruelan
eta
Tortosan
egin zituen eliz ikasketak eta Filosofia eta Letretakoak.
Valladoliden
,
Salamancan
,
Onan
eta
Gijonen
egon zen irakasle.
Guraso
gipuzkoarrak
izanda ere, txikitan
gaztelania
eduki zuen etxeko hizkuntza. Gaztea zelarik, baina, ekin zion
euskara
ikasteari,
Arturo Kanpion
Salamancan irakurri ondoren:
"Entonces me avergonce de llevar sangre euskara en las venas y de ignorar la lengua nativa de los euskaros"
. Hogeita zazpi urte zituen.
1914an San Inazioren Gogo-jardunak itzuli zituen
Loyola´tar Eneko Deunaren Gogo-inarkunak
izenburupean.
Handik hiru urtera
Giza-sona
izeneko obra idatzi zuen, gorputz atalak izendatzeko hiztegi osoa.
Euskaltzaindia
eratu zenetik
euskaltzain
osoa izan zen, alegia,
1919ko
irailaren 21etik
.
Kempisa itzuli zuen (1920,
Kisto´ren antz-bidea
) eta
Giza-gogoa
izeneko obrarekin hasita zegoenean, lana bertan behera utzi eta Biblia osoa itzultzeko asmoarekin hasi zen, 1921ean.
Itun Berria
itzultzen hamar urtez ibili zen eta
1931n
Bilbon
argitaratu zuen. Jesuitak Espainiatik bidali zituztenean
Arantzazura
joan zen, eta lau bat urte egin zituen han Itun Zaharra itzultzen. Ondoren
Gernikara
joan eta han harrapatu zuen
Espainiako Gerra Zibilak
.
Gernikako bonbardaketan
bertan zegoen, baina
Itun Zaharraren
itzulpenaren eskuizkribua ezkutatu egin zuen. Urte hartan,
1937an
,
Okzitaniako Tolosara
erbesteratu zen, eta han hil zen handik bost urtera kaleko istripu batean,
Itun Zaharraren
euskaratzea argitara eman gabe.
1958an
osorik argitaratu zen
Itun Zar eta Berria
,
Patxi Etxeberria
jesuitaren ardurapean. Olabidek ongi ezagutzen zuen
Azkueren
hiztegia, eta
euskara garbiaren
eragina nabarmen ageri da beraren obran.
Jokin Zaitegik
Olabideren aditz formak aztertu zituen
Euzko Gogoa
aldizkarian argitaratu zen lan aipagarri batean:
Adizki Berankoiak Olabide´ren Itun Berria´n
(
1958
).
- 1914
: "Loyola-tar Eneko Deunaren Gogo-Inardunak".
- 1917
: "Giza-sona".
- 1920
: "Kristo’ren antz-bidea".
- 1958
: Hil ondoren, Patxi Etxeberriak eman zuen argitara "Itun zar eta Berria", Olabideren lanik garrantzitsuena.
- 2023
: Martxoaren 24an,
euskara batuak
"herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko,
Euskaltzaindiak
eta
Orereta Ikastolak
Errenteria
eta
Donostia
lotuko zuen 8.000 lagunek osatutako
giza-kate
erraldoi bat antolatu zuten. Euskara batuaren sorreran eta gorpuztean nabarmendutako 15 pertsona oroituko zituen ekimenak:
Koldo Mitxelena
,
Resurreccion Maria Azkue
,
Pierre Broussain
,
Jose Maria Satrustegi
,
Julia Berrojalbiz
,
Xabier Kintana
,
Raimundo Olabide
,
Julene Azpeitia
,
Luis Villasante
,
Henrike Knorr
,
Arantxa Urretabizkaia
,
Arturo Campion
,
Gabriel Aresti
,
Jean-Louis Davant
eta
Jose Luis Alvarez Enparantza
Txillardegi
.
[1]
[2]