Cuelgamuros Harana

Koordenatuak : 40°38′29″N 4°09′25″W  /  40.641422°N 4.156942°W  / 40.641422; -4.156942
Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Erorien harana ≫ orritik birbideratua)
Erorien Harana
Valle de Cuelgamuros
Santa Cruz del Valle de los Caidos zelaigunetik ikusita
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe   Espainia
Autonomia   Madrilgo Erkidegoa
Udalerria San Lorenzo de El Escorial
Kokapen fisikoa Valle de Cuelgamuros
Koordenatuak 40°38′29″N 4°09′25″W  /  40.641422°N 4.156942°W  / 40.641422; -4.156942
Map
Historia eta erabilera
Irekiera 1940
Inaugurazioa 1959ko apirilaren 1a
Jabea Patrimonio Nacional
Arkitektura
Arkitektoa Pedro Muguruza
Diego Mendez (en) Itzuli
Dimentsioak 152,4 ( altuera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Cuelgamuros Harana 2022rarte Erorien Harana moduan ezagutua ( gazteleraz , Valle de los Caidos ) San Lorenzo de El Escorialen , Guadarramako mendilerroaren Cuelgamuros haranean hain zuzen ere, Francisco Franco diktadoreak Espainiako Gerra Zibilean eroritakoen omenez eraikitako monumentua da [1] .

Pedro Muguruza eta Diego Mendezek diseinaturiko monumentua 3.360 akreko azalera duen mediterranear basoko eremu batean eraiki zuten, Beneditar basilika baten ondoan.

Lanak 1940an hasi eta hemezortzi urte iraun zituzten, 1958ko apirilaren 1ean ireki arte. Aurrekontu ofiziala 1.159 bilioi pesetarena zen.

Bere esangura eta mantenua eztabaidatuak dira oso, alde batetik monumentua eraikitzeko erabili zituzten langile asko presoak, horietako asko errepublikazaleak, zirelako [2] eta, bestetik, bertan omendutako eroriak alde batekoak zirelako, matxinoen aldekoak, noski. Errepublikazaleak ere badaude, baina senideen baimenik gabe lurperatuak [3] .

Eraikina Patrimonio Nacionalek , Espainiako Gobernuaren ondare agentziak, kudeatzen du eta 2009an bere itxiera erabaki zuen [4] .

Izena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Espainian egin zen "Demokraziaren Memoria Legea"ren barnean Oroimen historikoaren baitan, 2022an Espainiako Gobernuak bere antzinako izena (hau da, Cuelgamuros) berrezartzea erabaki zuen. Erabaki honek haranak frankismoarekin zituen loturak arintzeko helburua izan zuen [5] [6] .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]