한국   대만   중국   일본 
Ermanno Olmi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ermanno Olmi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ermanno Olmi

Bizitza
Jaiotza Bergamo 1931ko uztailaren 24a
Herrialdea   Italia
  Italiako Erresuma  ( 1931ko uztailaren 24a -   1946ko ekainaren 18a )
  Italia  ( 1946ko ekainaren 18a -   2018ko maiatzaren 7a )
Bizilekua Italiako Erresuma
Heriotza Asiago 2018ko maiatzaren 7a  (86 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak film-zuzendaria , gidoilaria , argazki-zuzendaria , film-muntatzailea , telebista zuzendaria , ekoizpen diseinatzailea , zinema ekoizlea , eszenografoa , idazlea eta errealizadorea
Jasotako sariak
Kidetza Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (en) Itzuli

IMDB: nm0647438 Allocine: 1618 Allmovie: p105064 TCM: 144691 Edit the value on Wikidata

Ermanno Olmi ( Bergamo , 1931ko uztailaren 24a - Asiago , 2018ko maiatzaren 7a ) italiar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Olmi nekazari familia baten barruan jaio eta hazi zen, eta, bi urte besterik ez zuela, Milanera joan zen bizitzera. [1]

1958an zuzendu zuen lehenengo filma, Il tempo si e fermato , eta hiru urte geroago Il posto zuzendu zuen. 1963an, berriz, Cannesko Zinemaldian hartu zuen parte, I fidanzati lanarekin. Lan horrek egin zuen ezagun Olmi nazioartean, eta haren zinemaren ezaugarri nagusiak finkatu zituen. Izan ere, gizarteak baztertutakoetan jarri zuen sarritan mira. [1]

1978an bere maisulanetako bat estreinatu zuen: L'albero degli zoccoli . Lan horrekin Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen, eta baita Donatello eta Cesar sariak ere. [1]

Hamarkada bat geroagokoa da La leggenda del santo bevitore , Joseph Rothen testu autobiografiko batean oinarritutako filma. Lan horrekin Urrezko Lehoia eskuratu zuen Veneziako Zinemaldian . [1]

Orduz geroztik, Il mestiere delle armi (2001), Tickets (2005), Centochiodi (2007) eta Torneranno i prati (2014) zuzendu zituen. [1]

2008an Veneziako Zinemaldiak ibilbidea aitortu zion Urrezko Lehoi batekin. [1]

Filmografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Zuzendaria [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ekoizlea [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. a b c d e f ≪Ermanno Olmi zinemagilea hil da≫ Berria 2018-05-07 CC BY-SA 4.0 lizentziapean .
Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ermanno Olmi Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .