한국   대만   중국   일본 
Erie - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Erie

Koordenatuak : 42°15′00″N 80°59′59″W  /  42.25°N 80.9997°W  / 42.25; -80.9997
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erie aintzira
Lake Erie (en) Lac Erie (fr)
Datu orokorrak
Garaiera 173 m
Mota aintzira
Luzera 388 km
Zabalera 92 km
Azalera 25.744 km²
Sakonera 64 m
65 m
Bolumena 483.000 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak 42°15′00″N 80°59′59″W  /  42.25°N 80.9997°W  / 42.25; -80.9997
Honen parte da Aintzira Handiak
Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko muga
Estatu burujabe   Kanada
Probintzia   Ontario
Hidrografia
Betebidea
Hustubidea Niagara ibaia
Erresidentzia denbora 2,6 a
Arroaren azalera 58.800 km²
Arro hidrografikoa Lake Erie drainage basin (en) Itzuli

Erie [1] ( ingelesez : Lake Erie , frantsesez : Lac Erie ) Amerikako Aintzira Handietako bat da, aintzira multzo horretako hegoaldekoena. Iparraldean Kanadako Ontario , hegoaldean Estatu Batuetako Ohio , Pensilvania eta New York eta mendebaldean Estatu Batuetako Michigan estatuak ditu.

Izena [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Izena erie amerindiar tribuaren izenetik datorkio. [2] Hegoaldeko kostaldean bizi ziren, gaur egungo Estatu Batuetako Ohio , Pensilvania eta New York estatuetan.

Geografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erie aintzirak 25.700 km²-ko eremua, 388 km-ko luzera, 92 km-ko zabalera eta, batez beste, 19 m-ko sakonera ditu [3] .

Huron eta Saint Clair aintziretatik datorren Detroit ibaia da Erieren betebide nagusia. Aintzira betetzen duten gainerako ibaiak Grand, Raisin, Huron , Maumee, Sandusky eta Cuyahoga dira. Hustubidea, berriz, Niagara ibaia da, Niagarako ur-jauziak eratuz Ontario aintzirara doana.

Ertzetako portuen artean aipatzekoak dira Buffalo , Cleveland , Toledo , Erie eta Sandusky. Erieko ubideak (590 km) Buffalo, Albany eta Hudson ibaiaren ertzean dagoen Troy hiria lotzen ditu; Hudson ibaiak elkartzen du Troy hiria New Yorkeko portuarekin [4] .

Uharteak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erie aintzirako zenbait uharte

Erieko uharteak hauek dira:

  • Big Chicken
  • Chick
  • East Sister
  • Gibraltar
  • Green
  • Gull
  • Hen
  • Johnson
  • Kelleys
  • Little Chicken
  • Lost Ballast
  • Middle Island
  • Middle Bass
  • Middle Sister
  • Mouse
  • North Bass
  • North Harbour
  • Pelee
  • Rattlesnake
  • South Bass
  • Starve
  • Sugar
  • Turtle
  • West Sister

Hiri nagusiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Antzina eskualdean bizi ziren tribuak, Erie eta Neutralak edo Attawandaron, 1655an Irokesen Konfederazioak mendean hartuak izan ziren. Irokesak frantsesen etsaiak zirenez, Frantziako esploratzaileek aurkitu zuten Amerikako Aintzira Handietako azkena izan zen, Ontario eta Huron aintziren ondoren. Dudakoa da nor izan zen Eriera iritsitako lehen europarra: Etienne Brule 1615an , edo Louis Jolliet 1669an .

Ekosistemak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Giza jarduerek, itsas garraioak adibidez, kutsadura maila altuak eragin dituzte aintziran. Ozeano Bareko izokina sartu zen eta onuragarria izan da, baina espezie inbaditzaileak ere iritsi dira, hala nola zebra-muskuilua , gobioa eta belar karpa .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Euskaltzaindia . (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) ≪Lake Erie ? Facts and Figures≫ Great Lakes Information Network. Great-lakes.net
  3. Great Lakes Factsheet No. 1: Physical Features and Population Epa.gov
  4. Erie Lur hiztegi entziklopedikoa. Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]