Wikipedia, Entziklopedia askea
Shaun Perry
ingeles errugbilariaren entsegua,
Ingalaterra
eta
Zeelanda Berriaren
arteko partiduan.
Entsegua
(
ingelesez
:
try
;
frantsesez
:
essai
)
errugbi
bost puntu lortzeko burutzen den jokaldia da. Entsegua lortzeko errugbilariek baloia arerioen entsegu eremuaren lurzoruan utzi behar dute, alegia, entsegu lerroaren atzean dagoen eremuan.
Behin entsegua burututa, entsegua lortu duen taldeko orpokatzaileak baloia arerioaren hagen artera ostikatu eta beste bi puntu gehigarri lortzeko aukera du. Baloi ostikatzea 22 metroko lerrotik burutzen da, zehazkiago, 22 metroko lerroa eta entsegua lortu den gunearekiko elkartzut den kokalekutik.