Wikipedia, Entziklopedia askea
Entente Hirukoitza
, (frantsesez,
Triple-Entente
)
1893ko
frantziar-errusiar aliantzak,
1904ko
frantziar-britainiar
Entente Cordialeak
eta
1907ko
anglo-errusiar itunak
osatutako
koalizio
bat izan zen.
Wilhem II.ak
1890ean
hasitako mundu politika alemaniar berriak, euren artean ezberdintasun nabarmenak zituzten hiru potentzia,
Frantzia
,
Ingalaterra
eta
Errusia
, elkarri hurbildu eta Entente Hirukoitza koalizioa eratzea lortu zuen,
Alemania
,
Austria-Hungariako Inperioa
eta
Italiak
osatutako
Aliantza Hirukoitzari
aurre egiteko.
1907an
, oraindik ez daude berez aliaturik, bereziki britainiarrak, arduretatik aske egoten saiatu ziren. Hala ere,
Lehen Mundu Gerraranzko
bidea betetzen joan ziren bata bestearen atzeko krisiek, Ententea geroz eta sendoago bihurtu zuten.
1914ko
udako krisi erabakiorrak, aliantzaren funtzionamendua erakutsi zuen, azkenik, aliantza sinatu zuten hiru potentziak sartu baitzituen gerran.
Italiak
Aliantza Hirukoitza utzi ondoren, Ententera batu zen, bere interes kolonialengatik,
Errumania
,
Japonia
,
Grezia
eta
Portugalekin
batera. Honek, nolabaiteko ezparekotasuna eragin zuen, baina, beranduago, Aliantza Hirukoitzera,
Turkia
eta
Bulgaria
batu ziren.