Emmy Sariak
(
ingelesez
:
Emmy Award
), urtero, estatubatuar telebista arloan bikaintasunari ematen zaizkion sariak dira.
Banandutako baina elkarren artean lotutako hiru erakundek aurkezten dituzte Emmy Sariak:
Hiruretatik ezagunenak,
Primetime Emmy sariak
dira,
Daytime Emmy sariak
atzetik dituelarik, biek, Sormen Arteen Emmy kategoria propioak dituztelarik.
Emmy sarien ematea.
Emmy sariak, lehen aldiz,
1949an
eman ziren,
Hollywood Athletic Cluben
. Emmy Sarien garaikurrak, konpainia pribatu batek egiten ditu
El Dorado Correctional Facility
segurtasun nagusiko espetxean,
Kansas
estatuko
El Dorado
herrian.
Emmy izenak, bere jatorria, Immy hitzean izan zuen, telebistaren lehen garaietan, kameren irudi erregistroko hodia identifikatzeko erabili zena. Imagin hitzaren txikigarrezko hasierako hizkiak, Immy, Emmy izenean bihurtu ziren, izaera femeninoagoa zuena. Estatuatxoa, emakume bat irudikatzen duena,
Louis McManus
ingenieriak diseinatu zuen, bere eredua, bere emaztea bera izan zelarik. Bere estatua, deitutako leihaketar iritsi ziren 48etatik, iristen azkena izan zen, eta lehiaketa irabazi zuena izan zen.
Hegoek, artearen musa zen
Melpomene
irudikatzen dute, eta, atomoak, "zientziaren elektroia"
Primetime Emmy Sariak,
prime time
ordutegiko estatubatuar telebista programazioaren bikaintasunaren saritze bezala aurkezten dira. Orohar, zeremonia,
iraila
erdialde inguruan ospatzen da, telebistako udazkeneko denboraldia hasi aurreko igandean.
ABC
,
CBS
,
NBC
eta
Fox
kateak, txandakatu egiten dira, urtero sari hauen zeremonia emateko.
Daytime Emmy sariak, goiz eta arratsaldeko estatubatuar telebista programazioaren bikaintasuna saritzeko aurkezten dira. Lehen aldiz,
1972ko
Primetime Emmy Sarien ospakizunean ospatu ziren, bi urte beranduago, zeremonia propio bat lortu zutelarik
Sports Emmy sariak, kirol programazioaren bikaintasunarentzako sariak dira. Zeremonia, astelehen gau batean ospatzen da, udaberrian, ohi, apirileko azken asteetan edo maiatzeko lehen astean.
New York
Hirian ematen dira.