Wikipedia, Entziklopedia askea
Emily Deschanel, 2009an
Emily Erin Deschanel
(
Los Angeles
,
1976ko
urriaren 11
) telesailetako
aktore
estatubatuarra
da
[1]
.
Bones
telesailean
Temperance "Bones" Brennan
doktorearen rola betetzeagatik da ezaguna.
Emily Deschanel Los Angelesen jaio zen zinemari loturiko familia batean, izan ere aita
Caleb Deschanel
zinema zuzendaria du eta ama
Mary Jo Deschanel
aktorea. Ahizpa txikia
Zooey Deschanel
ere aktorea da eta baita kantautorea ere
[2]
. Emilyk arbaso frantsesak, suitzarrak, herbeheretarrak, ingelesak eta irlandarrak ditu
[3]
.
Los Angelesen inarrizko ikasketak egin eta
Bostongo Unibertsitatean
aktore graduatu zen
[4]
.
Debuta
It Could Happen to You
filmean egin zuen 18 urte zituela, aitak ere parte hartzen zuen filme batean hain zuzen ere. Hurrengo paper aipagarria
Stephen King
idazlearen
Rose Red
liburuan oinarrituriko miniseriean izan zuen.
2005ean
Temperance "Bones" Brennan
doktorea izateko castinga egin zuen eta 12 denboralditan zehar telesaileko protagonista izan zen
[5]
. Hainbat sarietarako izendapenak jaso zituen egindako lanagatik (Satellite Awards, Teen Choice Awards...) baina ez zituen eskuratu. Telesaila egiten zuen bitartean hainbat serietan agertu zen pertsonai berarekin,
Sleepy Hollow
,
American Dad!
eta
BoJack Horseman
serietan hain zuzen ere. Telesaila 2017an amaitu zen.
FOX kateak
telesailaren mozkinak ezkutatzen ibili zela ohartuta Deschanel eta
Boreanaz
aktoreak eta Barry Josephson ekoizleak salaketa jarri zuten eta epaileak 179 milioi dolarretako kalte-ordaina ordaintzera behartu zuen katea
[6]
.
2019an
Animal Kingdom
telesailaren laugarren denboraldian hainbat ataletan agertu zen eta hurrengo denboraldian protagonista taldean sartu zen. Zentzu horretan
beganoa
izatea erabaki du eta beganoentzako dieten liburua eta websitea sortu ditu.
2010ko irailaren 25ean
David Hornsby
aktore eta idazlearekin ezkondu zen eta bi seme izan dituzte. Haurdunaldi biak
Bones
telesailean sartu zituen, seigarren denboraldian aurrenekoa
[7]
eta hamabigarrenean bigarrena
[8]
.
Emakumezko hainbat aktorerekin batera
Stand Up 2 Cancer
programaren baitan
bularreko minbizia
detektatzeko frogak sustatzen ari da
[9]
. Animalien eskubideen aldeko hainbat filmetan ahotsa jarri eta ekoiztu ditu,
My Child Is a Monkey
eta
How I Became an Elephant
filmetan hain zuzen ere
[10]
.
Urtea
|
Filma
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
1994
|
It Could Happen to You
|
Animali eskubideen aldeko aktibista
|
|
2000
|
It's a Shame About Ray
|
Maggie
|
Laburmetraia
|
2003
|
Easy
|
Laura Harris
|
|
Cold Mountain
|
Mrs. Morgan
|
|
2004
|
The Alamo
|
Rosanna Travis
|
|
Spider-Man 2
|
Harreragilea
|
|
Old Tricks
|
Woman
|
Short film
|
2005
|
Boogeyman
|
Kate Houghton
|
|
Mute
|
Claire
|
Laburmetraia
|
That Night
|
Annie
|
Laburmetraia
|
2006
|
Glory Road
|
Mary Haskins
|
|
2007
|
The Diagnosis
|
Maggie
|
Laburmetraia
|
2009
|
My Sister's Keeper
|
Farquad doktorea
|
|
2011
|
The Perfect Family
|
Shannon Cleary
|
|
2015
|
Unity
|
Narratzailea
|
Documentala
|
Urtea
|
Filma
|
Pertsonaia
|
Oharrak
|
2001
|
The Heart Department
|
Maude Allyn
|
Telefilmea
|
2002
|
Rose Red
|
Pam Asbury
|
3 atal, miniseriea
|
Law & Order: Special Victims Unit
|
Cassie Germaine
|
Atal bakarra
|
Providence
|
Annie Franks
|
2 atal
|
2003
|
The Dan Show
|
Sam
|
Telefilmea
|
2004
|
Crossing Jordan
|
Michelle
|
Atal bakarra
|
2005?2017
|
Bones
|
Temperance "Bones" Brennan
|
Protagonista
|
2009
|
Tit for Tat
|
Emily
|
Atal bakarra
|
2010?2011
|
The Cleveland Show
|
Julia Roberts
(ahotsa)
|
Atal bakarra
|
Bere burua (ahotsa)
|
Atal bakarra
|
2012
|
American Dad!
|
Temperance "Bones" Brennan (voice)
|
Atal bakarra
|
2014; 2019
|
Drunk History
|
Babe Didrikson Zaharias / Marina Raskova
|
2 atal
|
2015
|
Sleepy Hollow
(telesaila)
|
Temperance Brennan
|
Atal bakarra
|
2016
|
BoJack Horseman
|
Temperance Brennan
|
Atal bakarra
|
2018
|
The Simpsons
|
Bere burua (ahotsa)
|
Atal bakarra
|
2019
|
Animal Kingdom
|
Angela
|
Ohikoa (4. denboraldian)
Protagonista (5. denboraldian)
|