Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilia Gomez Munoz
(
Casinos
,
Valentzia
,
1929
) erraketista profesionala izan zen
[1]
36 urtez.
"Emi la Raquetista"
goitizenez ezaguna.
Aitzindaria izan zen emakumezkoen
pilota
jokoan.
Emilia haurra zela Valentzian pilotaleku bat inauguratu zuten eta beti haren bueltan ibiltzen zen aitarekin. Pilota zaletasuna pizten joan zitzaion, baina garai hartan Moscardo ministroak esan zuen ez zela fitxa gehiago egingo,
erraketa
jokoak desagertu egin behar zuela, ez zelako batere egokia emakumeak hain joko bortitzean aritzea.
Erraketistak, 1938
Giro hartan zail ikusten zuen Emiliak erraketista izatea, baina ez zuen etsi. Hasieran pilotak jasotzen aritu zen "tita" bezala, oso txikia zelako, gero entrenatzen hasi zen. Hain txikia zenez erraketaren kirtena moztu egin behar izan zioten pixka bat, bestela lurra jotzen baitzuen. Oztopoak-oztopo 14 urte zituela, 1944an lortu zuen debutatzea. Valentzian izan zen debuta, ondoren
Bartzelonan
jokatu zuen.
Madril
,
Sevilla
,
Valentzia
,
Euskal Herria
,
Mexiko
eta
Kubako
frontoien ere jokatu zuen.
1980an erretiratu eta agur esan zion erraketari.
[2]
- 2018ko martxoaren 8an
Gipuzkoako Foru Aldundiaren
Carmen Adarraga Saria jaso zuen Oronan.
[3]
- 2018ko urriaren 9an Valentziako Palau de la Generalitat Kirolari Meritua jaso zuen emakumezkoen pilota jokoan aitzindaria izateagatik.
[4]
[5]
[6]
[7]
- 2019ko ekainean omenaldia eta plaka jaso zuen Federacion de Frontenis y Pelota de la Comunitat Valenciana erakundearen eskutik
[8]