한국   대만   중국   일본 
Emagin - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Emagin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumea erditzen aulki baten gainean, XVI. mendean .

Emagina , amakide a, emagintsa , sortzain a edo bizkaiera zaharrean 'andra maestra' [1] erditze naturalean amari laguntzen dion pertsona da. Prozesua ospitale edo klinika batean garatzen denean, erditzen diren emakumeek ginekologoen laguntza ere izaten dute.

Antzinaroan , eginbide hau familiakoren batek egiten zuen, ia beti emakumezkoak: emakumearen amak, ahizpak edo bestelako senideek. Gaur egun, mendebaldeko herrialdeetan , normalean erizaintza ikasketak dituen emakumea izaten da emagina, lanbidea profesionalizatu egin baita.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪' andra maestra' | Sinonimoen hiztegia iruzkinak | UZEI≫ uzei.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-21) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]